‘Herri Babesarearen 2024ko’ bira Ermuan izango dugu

11.11.24
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
Ostegunean, arratsaldeko 6etan Lobianon, giza eskubideen aldeko sei emakumek euren jatorrizko herrialdeetan bizi dutenaren testigantza emango digute

Herri Babesarea’ foro ibiltariaren seigarren edizioa azaroaren 11tik 21era gauzatuko eta Euskadiko 14 udalerri zeharkatuko ditu, horien artean Ermukoa. Foro ibiltari hori ‘Mundubat’ GKEak antolatzen du, eta parte hartzen duten udalerrien laguntza eta Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomikoa. Foro horretan Giza Eskubideak defendatzen dituzten sei emakumek parte hartzen dute, Kolonbia, El Salvador, Guatemala, Honduras, Palestina eta Mendebaldeko Saharako gizarte-erakundeetako ordezkariek. Udalerri bakoitzean egingo dituzten saioetan, beren herrialdeetan aurre egin behar dieten testuinguru zailetako erresistentzia-prozesuak eta horietan gertatzen diren indarkeria-mota ugariak azalduko dituzte. Foroa gaur hasiko da Urkabustaizen eta bihar Gasteiz iritsiko da (biak Araban); asteazkenean Gipuzkoara egingo du salto Pasaia Antxora eta Txintxerpera iristeko eta Bizkaia ere Zornotzan lehorreratzeko. Ostegunean Ermuan eta ostiralean Andoainera eta Bilarrera. Datorren astean Gallarta, Laudio, Ea eta Galdakaotik jarraituko du eta Hernanin amaituko da ostegunean, hilak 21.

Ermuko saioak ‘Emakumeak Giza Eskubideak eta Emakumeen Eskubideak defendatuz’ izenburua du, eta honako hauek parte hartuko dute: Mansoura Bachari (Saharako Emakumeen Batasun Nazionala), Diana Carolina Maradiaga (Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionala), Astrid Torres Ramírez (Somos Defensores Colombia), Amaranta Margarita Portillo (Mélida Anaya Montes "Las Mélidas" Emakumeen Elkartea, El Salvador), Lin Valenzuela (Guillermo Toriello Fundazioa, Guatemala) eta Yussi (feminista palestinarra).

Zer da Herri Babesgunea?

Herri Babesgunea giza eskubideen defendatzaileak babesteko euskal udal-sarea da, eta Euskadiko hainbat udalerrik parte hartzen dute, eta horien artean dago gurea. Ermuak "Herri babesgunea" sarearekin bat egin zuen Udalbatzaren azken osoko bilkuran, Adierazpen Instituzionala aho batez onartu zuenean. Sareak ahaleginak koordinatu nahi ditu udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta Hego Globaleko giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeen artean, toki-eremutik giza eskubideak defendatzen dituztenak babesten laguntzeko.

Foro ibiltariaren eta ekintzaile defendatzaileen inguruko informazio guztia jasotzen duen dosierra dokumentuen beheko atalean utzi dugu.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik