Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera
Ermuko estaligabeko igerilekuak errealitatea dira. Betiondoko kirolguneak instalazio berriak ditu prest herritar guztiek urteko sasoirik beroenean erabiltzeko eta gozatzeko. Hainbat hilabetetako lanen ondoren, igerileku irekiak ateak irekiko ditu uztailaren 1ean, astelehena, eta irailaren 15era arte egongo da zabalik.
Betiondo kiroldegiaren albo batean dago instalazioetara iristeko sarbidea, eta ordutegia 10:30etik 20:30era izango da egunero. Igerilekuen sarreran komunak, komun egokitua, bi aldagela, botikin bat eta janari eta edarien makinak daude. Dutxak erabili nahi izanez gero, Betiondo kiroldegiko aldageletara sartu ahal izango da.
Eremuaren guztizko edukiera, ur-gunea eta berdegunea batuta, 1.121 pertsonakoa da. Igerilekua baso bakarrekoa da, eta haurtxoentzako gune bat (0-2), gaztetxoentzako beste gune bat eta helduentzako espazioa eskaintzen ditu, gehienez 1,45m-ko sakonerarekin. Berdeguneari dagokionez, hamar bat eguzkitako balinesa jarri dira eguzkiaren izpietatik babesteko.
Udal kirol zerbitzuetako bazkide diren pertsonek instalazioak koste gehigarririk gabe erabili ahal izango dituzte. Gainerako erabiltzaileentzat, tarifak honakoak dira:
- Noizbehinkako banakako sarrera: 5,25 €
- Junior abonua (< 18 urte): 34,10 €
- Helduen abonua (> 18 urte): 57,50 €
- Familia-abonua (24 urtetik beherako seme-alabak): 91,50 €
Igerilekura autoz joaten diren pertsonentzat 148 plazako aparkalekua prestatu da, horietako bi egokituak. Bizikletaz iristen direnentzat, Betiondoko kirolguneak aparkaleku bat du igerilekuko sarbidetik metro gutxira.
Lotutako albisteak
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte