Ikasi LinkedIn erabiltzen eta aprobetxatzen, zure negozioaren mesederako

03.10.25
Enplegua
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Izarra Centrek tailer praktikoak eta doakoak antolatu ditu enpresentzat, ekintzaileentzat eta autonomoentzat

LinkedIn munduko online sare profesional handiena da. LinkedIn erabil dezakegu lana edo praktikak aurkitzeko; gure harreman profesionalak konektatzeko eta sendotzeko, eta gure karrera profesionala hobetuko duten beharrezko gaitasunak ikasteko. LinkedIn sare sozial profesionala baino askoz gehiago da: funtsezko tresna da gure negozioa ikusarazteko, hobetzeko eta hazteko.

Izarra Centrek bi orduko bi saio oso praktiko antolatu ditu urrian. Astearte goizetan izango dira, hilak 14an eta 21ean, 9:30etik 11:30era bitarteko ordutegian. H2B Business Group enpresak emango ditu Izarra eraikinean bertan. Izena emateko epea zabalik dago eta plazak mugatuak dira. Animatu, komeni zaizu!

Bi tailer praktiko hauetan zerrendatzen diren gauzak ikasiko ditugu:

  • Gure enpresaren eta taldearen profila optimizatzen.
  • Gure sektorera egokitutako edukien estrategia diseinatzen.
  • Gure burua ikusgai jartzen LinkedInen eta merkataritza-aukera berriak sortzen.
  • Enpresa, ekintzaile edo autonomo gisa etekina ateratzeko plataforma ezagutzen.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik