Ikusaraz dezagun emakume eta neska zientzialarien lana!

19.01.24
Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Ikus-entzunezko materialak proiektatuko dira Orbe Kardinala plazan Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dugu datorren otsailaren 11n, igandea. Data hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen 2015ean, emakume eta neskentzat zientzian erabateko eta berdintasunezko sarbidea eta parte-hartzea sustatzeko eta genero-berdintasuna lortzeko. Azken hamarkadetan, nazioarteko komunitateak ahalegin handia egin du zientzien eta teknologiaren eremuetan emakumeen eta nesken parte-hartzea indartzeko. Hala ere, emakumeek oztopoak izaten jarraitzen dute alor horietan aurrera egiteko. Horregatik, genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatu nahi dira, bai zientzian, bai berrikuntzan.

Ermuko Udalak urteak daramatza genero arrakala murriztu ahal izateko lanean, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten arloetan emakumeen eta nesken parte-hartze handiagoa lortzeko hainbat ekintza abian jarriz. Zientzia eta genero-berdintasuna ezinbestekoak dira Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lortzeko, baina, tamalez, genero-estereotipoek eragina izaten jarraitzen dute, neurri handiagoan edo txikiagoan, prestakuntza-espezialitateak erabakitzeko orduan.

2024ko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunari begira, protagonista nagusiak Ermuko haurrak izango dira. Udalak, herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin elkarlanean, ikus-entzunezko materiala bilduko du, bideoak zein argazkiak, egun horren funtsa eta helburua balioan jartzeko. Bildutako material guztiak otsailaren 11n, igandea, Orbe Kardinala plazan jarriko den pantaila batean ikusi ahal izango dira. Horrela, prestakuntza-zentroek berdintasuna lortzeko egiten duten lana ikusarazi nahi da.

Material guztiak (elkarrizketak, erreportajeak, zientzia esperimentuak, etab.) pe@udalermua.net helbidera bidali ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik