'Ile, azazkal eta bizar artean, gazteentzako estilismo ikastaroa

16.09.24
Imagen
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
2007tik eta 2010ra bitartean jaiotako neska-mutilak, biak barne

Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol arloak 'Ileen, azazkalen eta bizarren artean' izeneko tailerra antolatu du gazteentzako. Ikastaroa urriko ondoz ondoko hiru larunbatetan egingo da, 16:30etik 18:00etara bitarteko ordutegian, Liburutegian. Ekitaldia urriaren 5ean, larunbata, hasi eta hilaren 19an, larunbata, amaituko da.

2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteek parte hartu ahal izango dute doako tailer honetan. Jarduera horretan, parte-hartzaileek oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte estilismoari eta makillaje-teknikei, larruazalaren zaintzari, ileari, bizarrari eta azazkalei buruz, bakoitzaren estilo pertsonalera egokituta. Bertan, bere nortasun bakarra nabarmentzeko modurik onena zein den jakingo dute, pertsona bakoitzaren edertasun indibiduala indartuko baita, genero-estereotipoetan erori gabe.

Tailer praktiko honetan aurpegiko ezaugarriak nabarmentzen ikasiko dute, aurrez ezarritako estandarrak inposatu gabe. Aurpegi bakoitzaren edertasun naturala goraipatzera, generoa kontuan hartu gabe, aniztasuna ospatuz eta inklusioa sustatuz.

Autoezagutzaren eta norberaren maitasunaren bidez ahalduntzea da helburua. Bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak indartzea eta naturaltasuna eta osasuna sustatzea, indibidualtasuna onartzeko ardatz nagusi gisa, eta, aldi berean, haien benetako nortasuna aurkitzea, haiek direnak izateaz seguru eta harro sentitzeko.

Tailer honetan izena emateak, plaza lortuz gero, hiru saioetara joateko konpromisoa dakar. Ikastaroa 10 plazatara mugatuta dago eta izena urriaren 1era arte eman daiteke Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu bat bidaliz. Mezuak honako datu hauek emango ditu: izen-abizenak, Liburutegiko txartel-zenbakia, jaiotze-data, telefonoa eta harremanetan jartzeko helbide elektronikoa.

Izena emateko plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutako pertsonen zerrenda webgune korporatibo honetako iragarki-taulan argitaratuko da urriaren 3an, eta izena eman duten pertsona guztiei jakinaraziko zaie posta elektronikoz.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.25
Musika eta festa nagusi asteburu honetan Ongarain

Auzoko jaiak ospatuko dira ostiral eta larunbatean eskolako jolastokian
Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa Betiondon | I. Torneo Juvenil de Futbito en Betiondo
09.06.25
Ultra Marlatin taldeak irabazi du Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa

130 pertsonatik gorak eta 14 taldek parte hartu dute larunbat eta igandean Betiondoko kantxan