I´m Bizi!, zure etorkizunari aurre egiteko prest?

Amorebieta-Etxanok I’m Bizi proiektuko laugarren edizioaren egoitza izango gaur eta bihar -azaroaren 21ean eta 22an- goizeko 9:00etatik 13:00etara, Zelaietako pilotalekuan. Amorebieta-Etxano, Durangaldea eta Ermuko DBH 4. mailako 500 ikaslek bertaratzea baieztatu dute. Bilkuraren helburu nagusia gazteekin hartu-emana mamitzea da, irtenbide profesional eta akademikoaren inguruko orientazioa eskaintzeko, formatu erakargarri eta dinamiko batean. Hau da, gazteei hausnarketarako aukera ematea, etorkizunari buruzko beldurrak gaindituz eta erabakiak segurtasunez hartzeko.
Gaur azaroaren 21ean, Elorrioko Txintxirri Ikastolak, Andra Mari Ikastolak, San Antonio Ikastetxeak, Urritxe BHIk eta Abadiño BHIk hartuko dute parte. Eta azaroaren 22an, aldiz, Karmengo Ama ikastetxeak, San Jose Jesuitak, Lourdesko Amak eta Ermua BHIkoak.
Ekitaldian zehar hainbat jarduera interaktibo antolatu dira: hausnarketa-tailerrak, jokoak, antzerki-dinamikak eta mahai-inguruak, gazteen artean lan-munduan interesa eta motibazioa pizteko helburuarekin. Gainera, Durangaldeko enpresa eta erakundeek parte hartuko dute, beren erronkak eta beharrak gazteengana helaraziteko, eta lan-merkatuan eta enplegu joeretan duten eragina azaltzeko.
Jarrai ezazu ekitaldia, sare sozialetan sozialetan Facebook, Instagram eta Xn.
Lotutako albisteak

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen