Ingelesezko ipuin kontalarien saio berria egingo

28.10.24
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Hileko lehen larunbatetan egin ohi legez, Liburutegiak antolatu du "Story Time" saio berria azaroaren 2rako

Datorren larunbateko 'Story times' ipuin saioari "Pumkin Tales" titulua jarri zaio eta 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Virginia Moriones izango da kontalaria.

Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da. Hasiera ordua 17:30ak dira eta sarrera doakoa da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik tokia erreserbatzea 943 17 92 12 telefonora deitu, WhatsApp (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera email bat bidali eta mezuan izena, abizenak, haurraren adina eta harremanetarako telefono zenbaki bat adierazi. Azken, datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, familiekin harremanetan jarri ahal izan dadin, saioan zehar edozein gorabehera gertatuz gero. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.

"Story Time" ipuin-kontalarien saioen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludikoan ikastea dira.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik