Ingelesezko ipuin kontatze saio berria
Larunbatean, Martxoaren 8an, Liburutegiak antolatuta, ingelesezko beste ipuin kontatze saioa izango da. Ipuin saioaren izenburua "Tales of Clever Creatures and Mysterious Monsters” eta 4 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Hannah Berry izango da. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da. Hasteko ordua 17:30ak dira eta sarrera doakoa da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.
Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza. Horretarako, hiru aukera ditugu: 943 17 92 12 telefonora deitzea; WhatsAppeko mezua bidaltzea (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net postontzira mezua bidaltzea. Hiru aukera horietako edozeinetan haurraren izena, abizenak eta adina adieraziko ditugu. Era berean, jardueraren arduradunari telefono-zenbaki bat emango diogu, saioa egin bitartean gorabeheraren bat gertatuz gero familiekin harremanetan jarri ahal izateko. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.
‘Story Time’ ipuin-kontalarien saioen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludikoan ikastea dira.
Lotutako albisteak
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik