‘Innpulso Emprende’ ekitaldia VIII. edizioa erakusleiho izan da ‘Euria Tech" markarentzat
Ermuak "Innpulso Emprende" ekimenaren VIII. edizioan parte hartu du gaur, ekainak 25, Zientzia eta Berrikuntza Hirien Sareak, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak eta Gijongo Udalak antolatutakoa. LABoral Arte eta Sorkuntza Industrialaren Zentroan izan da, non 40 hiri baino gehiago eta horietan garatzen diren proiektu ekintzaileak bildu dituen eszenatokia.
Ermuak "Euria Tech" enpresaren sortzaileetako kide den Aitor López ekintzailea aurkeztu du. Honek, 3 minutu eta 45 segundoko aurkezpen batean, produktu iraultzaile bat defendatu du, edozein eraikuntza azaleraren gainean aplikatuta, atmosferaren kutsatzaileak kimikoki deskonposatzen dituena eta kutsadura ezabatu eta ingurumena hobetzen laguntzen duena. Euria Techek gainazal fotokatalitikoak diseinatu, fabrikatu eta hornitzen ditu. Plastiko birziklatuzko panel bertikaletan eta harlauza aurrefabrikatuen oinezkoentzako zoladuretan erabiltzeko, hirian eta industrian giroa deskontaminatzeko xedea dutenak. Lehen alkateordearen esanetan, "ezaugarri horiek dituen eta merkatura iristen den lehen produktua da; berrikuntza eta jasangarritasuna batzen dituen irtenbide aitzindaria".
"Ermuan harro gaude nazioarteko jomuga duen tokiko irtenbide hau aurkezteaz. Euria Tech gure espiritu ekintzailearen onena da: konpromisoa, ezagutzaren aplikazioa eta etorkizunerako bokazioa", gehitu du Rosi Cid udalerriko lehen alkateordeak.
Gaurko ekitaldiaren egitarauak networking eta erakusketa ugari biltzen zituen. Epaimahai espezializatu batek aukeratuko ditu gizarte, hiri eta teknologia berrikuntzako kategorietako irabazleak, eta sare sozialetan eragin handiena duen proiektuari aipamena egingo dio.
Gaurko parte-hartzearekin, Ermuak berretsi egiten du tokiko ekintzailetzaren aldeko apustua, garapen ekonomiko eta ekologikoaren eragile gisa, udalerri txikiek onura globaleko konponbideak sortzeko duten gaitasuna indartuz.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik