Ipuin kontaketen denboraldi berria hastear da

29.09.25
Udal Liburutegia
Erakundea
Gizartea
Haurrentzako jarduera da eta Liburutegiak antolatzen du

Urriaren 4an hasiko da udal liburutegiak haurrentzat sustatzen duen ipuin kontalariaren denboraldi berria. Hilean bi larunbatetan liburutegian bertan egingo den jarduera honen helburua ipuinen mundua hurbiltzea eta ahozko transmisioa eta emozioa oinrri izanik, irakurtzera animatzea da.

Hilabete bakoitzeko lehenengo saioa ingelesez egingo da, "Story Time", eta azkena euskaraz, "Arratsaldean kontu kontari", eta horietako bakoitza adin-tarte jakin bati zuzenduta egongo da.

4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira ‘Story Time’ saioak, eta 3 eta 8 urte bitartekoei, berriz, ‘Arratsaldean kontu kontari’koak.

Hasiera ordua 17:30 izango da eta sarrera doakoa. Hala ere, aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp mezua bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo e-posta mezua bidaliz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Saio bakoitzerako plazen erreserba ipuin kontaketa egiten den aste bereko astelehenean hasiko da.

Hiruhileko honetarako programatutako saioak honako hauek dira:

  • Urria:
    • Larunbata 4: “Liar Liar, Pants on Fire! Who´s Been Telling Tall Tales?” Hannah Berryrekin.
    • Larunbata 25: “Klin klin, maleta ireki” Lur Usabiagarekin.
  • Azaroa:
    • Larunbata 1: "How the Earth Got its Colours” Adam Redgroverekin.
    • Larunbata 29: "Ipuinez ipuin” Lur Kortarekin.
  • Abendua:
    • Larunbata 13: "Stories that Cheer, Keep You Near!” Annie Funnyrekin.
    • Larunbata 20: "Otso ipuinak” con Amaia Puinekin.

Gogorarazten da haurrek ipuin-kontalariaren saioaz giro lasaian eta etenik gabe gozatu ahal izateko, garrantzitsua dela ordurako iristea, behin jarduera hasita, ez baitzaio inori aretora sartzen utziko.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik