Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

16.05.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Ivan Repila idazleak amaiera emango dio datorren astean denboraldiko gaztelerazko irakurketa klubari. Maiatzaren 21ean, asteazkenean izango da, 19:00etan, Lobiano Kultur Gunean, saioa Slawka Grabowska literatura adituak dinamizatuko duelarik.

Gaztelaniazko irakurketa klubak aurtengo denboraldiari amaiera emango maiatzean eta azken saioan Ivan Repila autorearen "El aliado" eleberria aztertuko du, jendeari irekitako saioarekin. Repila bilbotarra da; editore, erredaktore eta kolaboratzailea ere arte eszenikoekin jorratzen dituen argitalpenean.

"El aliado" tituluko eleberriak ez du inor axolagabe uzten. Oin bat errealismoan eta beste bat etorkizun posiblean, umorez eta hausnarketa egokiz beteriko trama batekin, feminismoa bezalako gaurkotasun handiko gaian murgiltzen da. Ivan Repilaren idazkera apartak eleberri dibertigarri, harrigarri eta probokatzaile baten metxa pizten du, aldi berean maitasun-istorio tragikoa eta berdintasunaren aldeko borrokaz jabetzeko deia dena.

Ekitaldiak sarrera librea izango du eta nahi dutenek aurrez aurre ezagutu ahal izango dute egilea, bere obrari buruz hitz egin ahal izango dute eta liburutegiak urtero antolatzen duen irakurzaletasuna sustatzeko jarduera honen bilera bat nola egiten den ikusi ahal izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik