Izarra Centrek tailer praktikoen zikloa antolatu du pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko

20.03.25
Enplegua
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Doakoak izango dira eta Ermuko Izarra Centre-n emango dira apiriletik uztailera bitartean

Izarra Centrek tailer praktikoen zikloa antolatu du, datozen hilabeteetan funtsezko lan-trebetasunetan eta trebetasun digitaletan trebatzeko, parte-hartzaileen enplegagarritasun-aukerak hobetzeari begira. Doako tailerrak izango dira, herritar guztientzat irekiak, hazteko eta gaitasunak gehiagotzeko aukera emango dutena. Apirilean, maiatzean, ekainean eta uztailean egingo dira, praktikotasuna nagusi izanik eta ez dute aurretiko ezagutzarik edo esperientziarik eskatuko, adin guztietarako aproposak. Baldintza bakarra eta garrantzitsuena ikasteko eta garatzeko gogoa izatea izango da, gaitasun handiagoak lortzeko grina izatea.

Tailer oso praktikoak izango dira, besteak beste, nominan, lan-elkarrizketetan, ziurtagiri digitaletan eta horien erabileran sakontzeko, edo eskuragarri dauden doako tresna digital ugariei buruzko hurbilpena. Iraupenari dagokionez tailerrek landu beharreko gaiaren araberako izango, eta ordu 1, 2 edo 3koa izan daiteke. Izen-ematea zabalik dago eta online egin daiteke honako agiriaz baliatuta.

Edukien eta daten xehetasunak

  • Apirilaren 4an: Nomina ulertzea, 11:00etatik ordu 1etara.
    • Zure nomina interpretatzen eta funtsezko kontzeptuak ulertzen ikasiko duzu, hala nola soldata gordina edo garbia zer den, atxikipenak, kotizazioak, eta abar.
  • Maiatzaren 16an: Lan-elkarrizketa, 9: 30etik 12:30era.
    • Lan-elkarrizketa bat arrakastaz gainditzeko gakoak: ohiko galderak, gorputz-hizkuntza eta nabarmendu beharreko alderdiak.
  • Ekainak 20: Ziurtagiri digitalak, 11: 00etatik 12:00etara.
    • Ikasi ziurtagiri digitalak erabiltzen, online izapideak modu seguru eta eraginkorrean egiteko. Nola lortu eta instalatu.
  • Uztailaren 4an: Doako tresna digitalak, 9:30etik 12:30era.
    • Ezagutu zure produktibitatea eta enplegagarritasuna hobetzen lagunduko dizuten doako aplikazioak eta plataformak.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik