Izen-emateak zabalik "Family Reading Time" eta "Entre libros" familientzako irakurketa taldeetarako

30.09.24
Imagen
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Bi kluben helburua txikitatik irakurzaletasuna sustatzea da, familien laguntzarekin

Ermuko Udal liburutegiak familiei zuzendutako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du: Family Reading Time eta Entre libros.

Family Reading Time 0 eta 3 urte bitarteko haurrei (2021 eta 2024 artean jaiotakoak) eta haien guraso edo tutoreei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da. Saioen protagonista liburua da, eta helburuak, familian irakurtzeko une bat partekatzea, haurtzarotik irakurtzeko ohitura sustatzea eta haurrei musikarekin lehen kontaktua ematea, abestien eta errimen bidez. Ekimen honek haurrak aldi berean hiru hizkuntzatara hurbiltzeko ere balio du: ingelesa, gaztelania eta euskara.

Irakurketaren bidez, haurrei lehen hilabeteetatik eskaintzen zaie denbora, eta, horrela, hurbiltasun- eta enpatia-harremana ezartzen da. Haurrek oso gustuko dituzte une horiek. Ozen irakurtzeak kontzentrazioari, arretari eta entzumen-pertzepzioari mesede egiten die, eta, gainera, haurren adierazpen-gaitasuna hobetzen du, hiztegi berria txertatuz.

Jarduera hau hiru saiotan egingo da, larunbatetan, urritik abendura, 11:00etatik 12:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Data zehatzak urriaren 19a, azaroaren 16a eta abenduaren 14a izango dira.

Entre libros, bestalde, 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da (2016 eta 2020 bitartean jaiotakoak, biak barne). Ama, aita edo tutoreak lagunduta joango dira, eta hark ere parte hartuko du, familia oso eragile garrantzitsua baita haurraren irakurtzeko ohitura garatzeko. Hainbat dinamika eta jokoren bidez, liburuetara eta liburuen bidez kontatzen denera hurbilduko gara, liburuetan dagoena gustatzen zaienarekin, beldurtzen duenarekin, motibatzen duenarekin, dibertitzen duenarekin edo kezkatzen duenarekin lotzeko. Horregatik da garrantzitsua familia-inguruneko pertsona heldu batek ere jardueran parte hartzea.

Irakurketa klub honetan haurrentzako liburuak gomendatuko dira, saio bakoitzeko protagonistak izango direnak.

Entre libros ere hiru saiotan egingo da, hiru larunbatetan, urritik abendura (urriaren 19an, azaroaren 16an eta abenduaren 14an), Lobiano Kultur Gunean, 12:15etik 13:15era.

Bi taldeak Iraitz Lizarragak dinamizatuko ditu.

Family Reading Time eta Entre libros doako bi jarduera dira, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da izena ematea urriaren 15a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez https://wa.me/34943179212 edo e-mail bidez biblioteca@udalermua.net helbidean izen-abizenak, liburutegiko txartel-zenbakia, haurraren jaiotza-data eta amaren edo aitaren telefonoa eta helbide elektronikoa aurkeztuz.

Izen-emate eskaerak plazak baino gehiago badira, tokiak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urtean haurrentzako irakurketa-klubetan parte hartu ez dutenek.

Onartuen zerrenda urriaren 16an argitaratuko da liburutegiaren orrian eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie e-mailez.

Lotutako albisteak

Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo