Izen-emateak zabalik gaztetxoentzako irakurketa klubetan parte hartzeko

09.09.24
Imagen
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
9 eta 11 urte arteko pertsonei zuzenduta daude taldeak

Ermuko Udal liburutegiak 9 eta 11 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bi irakurketa taldeetan izena emateko epea zabaldu du. 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako pertsonek parte hartu dezakete klub horietan.

Papereko irakurketa kluba

Bi klubetako lehenengoak euskaraz zein gaztelaniaz irakurriz ondo pasatuko duen lagun talde bat sortzea du helburu. Saioetan ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurriko dira eta gero denen artean komentatuko dira. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira.

Saioak hilean behin, asteazkenetan, izango dira Lobiano Kultur Gunean, 17:30etatik 18:30etara. Lehen datak urriaren 16a, azaroaren 13a eta abenduaren 18a dira. Saio gehienetan euskarazko liburuak komentatuko dira, eta gainerakoetan, gaztelaniazkoak. Urriko lehen saioan, Francesca Sannaren Bidaia liburuaz mintzatuko dira taldekideak.

Jarduera doakoa da eta Onintze Goitiz idazle eta ipuin kontalari bilbotarrak dinamizatuko du.

Izen-ematea liburutegian bertan egin daiteke, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez https://wa.me/34943179212 edo e-mail bidez biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz, izen-abizenak, liburutegiko txartel-zenbakia, jaiotze data, ikastetxea, amaren edo aitaren telefonoa eta helbide elektronikoa aurkeztuz.

Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Izena emateko unean, lehenengo saioan mintzagai izango den liburuaren alea entregatuko da.

Irakurketa euskarri digitalean

Bigarren kluba aurrekoaren adin bereko neska-mutilei zuzenduta dago, eta sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia, trebetasun sozialak eta, bereziki, automotibazioa indartzea eta hobetzea du helburu.

Saioetan, parte-hartzaile bakoitzak tableta bat izango du eskura, liburutegiak berak utziko diona, eta hainbat jarduera ezberdin egingo dira. Erabiliko diren baliabideak ipuin eta esperientzia ugari izango dira, eta irakurketa zabala landuko da, testuala zein ikus-entzunezkoa, istorioek sortzen diguten magia sustatzeko eta berritzeko.

Klub hau hilean behin egingo da, larunbat goizez, 10:30etatik 12:00etara. Urriaren 5a, azaroaren 16a eta abenduaren 14a dira aurreikusitako egunak, eta Fernando Morillo idazlea arduratuko da saioak dinamizatzeaz.

Jarduera doakoa da. Izena emateko epea urriaren 2an amaituko da, eta, paperezko irakurketa-klubarentzat bezala, interesdunek izena eman dezakete liburutegian, 943 17 92 12 telefono-zenbakira deituta, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo e-mail bidez (biblioteca@udalermua.net helbidean), izen-abizenak, liburutegiko txartel-zenbakia, jaiotze data, ikastetxea, amaren edo aitaren telefonoa eta helbide elektronikoa aurkeztuta.

Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira. Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko ikasturteetan parte hartu ez dutenek izango dute lehentasuna. Zerrenda urriaren 4an argitaratuko da liburutegiaren orrialdean eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu