Imagen
Jaietako gauetan gaueko tren zerbitzu berezia izango da
17.07.25
Euskotrenek zerbitzua indartuko du uztailak 18, 19, 24 eta 26ko gauetan
Ermuko Santixau jaiak direla-eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du uztailaren 18an, 19an, 24an eta 26an.
Hilaren 18tik (ostirala) 19rako (larunbata) eta 24tik (osteguna) 25erako (ostirala) gauetan, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da Ermua - Elgoibar tartean, bi norabideetan.
Hilaren 19ko eta 26ko gauetan (larunbatetik igandera), berriz, larunbateko ohiko gaueko zerbitzua indartuko da (Matiko/Bilbo - Deba).
Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webgunean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileek Euskotrenek langilean dituzten geltokietan galdetu dezakete, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.