Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan
Ermuarrok eta egun hauetan gurekin izango diren bisitariak asteburu bizi bat gozatu ahal izango dugu "Santixau" jai herrikoietan murgildu aurretik. Gaur hasi eta igande arratsaldera bitartean egitarau ofizialak hamabost bat jarduera biltzen ditu. Gaur arratsaldean soka-tirako finala eta txarangen jokoetako kuboen proba izango dira ikusgai; baita Mar.isk.al Dejai Dj-aren festa ere, Euskal Birusak antolatua, eta Gatiburen zuzeneko kontzertua San Pelaion.
Larunbatean, berriz, proposamen kopurua eta intentsitatea areagotu egingo dira. Kirola izango da protagonista: futbol 7 txapelketa; ehiza-txakurren lehiaketa, Urko mendira igoera kontrolatua, arku-tiroko proba, xake partida azkar eta aldiberekoak, eta mus txapelketa. Folkloreak eta musikak itxiera emango diote egunari, dantza erakustaldearekin eta "Los Zigarros" taldearen zuzeneko emanaldiarekin San Pelaion.
Igandean, xake partida azkarren txapelketak jarraituko du eta, eguerdian, Ultzamatik Santa Anara doan lehen DH bizikleta jaitsiera egingo. Arratsaldean, Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia egingo da. Orduen eta lekuen xehetasuna dokumentuen atalean uzten dizuegun programan duzue.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu