Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

16.07.25
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan

Udaleko Berdintasun Sailak martxan jarri du, aurten ere, 'Santixauak 2025' ospakizunetan, aisialdian eta jaietan jokabide matxistak prebenitzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina. Kanpainaren izenburua 'Elkar zaindu. Jaietan, eraso matxistarik gabe' lelopean, behatzeko, galdetzeko eta jarduteko beharra helarazi nahi die herritar guztiei.

Uztailaren 18, 23, 24, 25 eta 26an, 'Puntu Morea' izango dugu gure kaleetan, herritar guztiei zuzendutako gunea, eraso matxistak prebenitzeko, horiei arreta emateko eta laguntzeko. Informazio-gune horretan gaian adituak diren bi profesional izango dira, eta etengabeko koordinazioan egongo dira jai parekideak bermatzeko lan egingo duten eragileekin.

Goizeko 01:00ak arte, puntu moreak herritarrak indarkeria matxistaren inguruan kontzientziatzea izango du helburu. Erasoei aurre egiteko materialak banatuko dira eta informazioa eta tresnak emango dira.

Goizaldean, puntu morea Erdikokale 5era (Bolintxo okindegi ohira) eramango dute, eraso matxisten aurrean arreta emateko eta esku hartzeko leku segurua. Behar izanez gero, arreta emozional presentziala, telefono bidezkoa eta laguntza eskainiko da edozein intentsitateko eraso matxisten aurrean, bai eta horien aurrean jarduteko aukerei buruzko informazio eta aholkularitza egokia ere.

Informazio hori ahalik eta jende gehienarengana iristeko, informazio-kartelak banatuko dira ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduetan. Gainera, ostalaritzan binilo bat banatuko da eraso matxisten aurrean jarduteko protokoloarekin.

Jaietan eraso matxistaren bat gertatuko balitz, eraso horiek prebenitzeko eta gai horretan sentsibilizatzeko etengabeko ahalegina egiten den arren, Ermuko Udalak badu tokiko protokolo bat inplikatutako eragile guztiekin koordinatuta jarduteko. Edozein pertsona joan daiteke udal bulegoetara edo telefonoz deitu 943 17 63 00 telefonora, eguneko 24 orduetan arreta emateko.

'Puntu more' informatiboa honako gune eta ordutegietan egongo da eskuragarri:

  • Uztailak 18;
    • Gaueko 10:00etatik goizeko 1:00etara, PUNTU MOREA San Pelaio kalean.
    • Goizeko 1:00etatik 6:00etara, PUNTU MOREA Erdikokale 5ean (Bolintxo okindegi ohian).
  • Uztailak 23
    • Gaueko 10:00etatik goizeko ordu 1:00etara, PUNTU MOREA Martxoaren 8a plazan.
  • Uztailak 24
    • Arratsaldeko 19:00etatik goizeko ordu 1:00etara. PUNTU MOREA Patxi Plazan.
    • Goizeko 1:00etatik 3:00etara, PUNTU MOREA Erdikokale 5ean (Bolintxo okindegi ohian).
  • Uztailak 25
    • Gaueko 10:00etatik goizeko 1:00etara. PUNTU MOREA Patxi Plazan.
    • Goizeko 1:00etatik 6:00etara, PUNTU MOREA Erdikokale 5ean (Bolintxo okindegi ohian).
  • Uztailak 26
    • Gaueko 10:00etatik goizeko 1:00etara. PUNTU MOREA Patxi Plazan.
    • Goizeko 1:00etatik 6:00etara, PUNTU MOREA Erdikokale 5ean (Bolintxo okindegi ohian).

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik