Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ birak, gelditua egingo Ermuan

19.02.25
Ermua Antzokia
Euskara
Gizartea
Idazle eta bertsolari zumaiarrak kontzertua emango du ostiraleko 20:30etan Antzokian

Jon Maiak kontzertua eskainiko du datorren ostiralean Ermua Antzokian, 20:30ean. Zumaiarra biran da eta bere azken lana aurkeztera dator: "Kantu berri bat gara" disko-liburua. Sarrerak 12 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean edo kutxazain-sarean, edo bestela txarteldegian ikuskizuna hasi arte.

Jon Maiak 2021ean atera zuen ‘Kantu bat gara’ lana, kanta-idazle modura azken 30 urteotan sortu dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: ‘Kantu berri bat gara’ tituluko liburu eta diskoa. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). Horretarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.

Jon Maiak lan honetan bere azken urteotako jo puntua diren identitatea eta transmisioa ditu ardatz eta edertasunaren eta emozioen bidez heltzen die gai horiei. Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bertsolari zumaiarraren emanaldiak proiekzio, kolaborazio berezi, inprobisazio eta ezusteko ugarirekin. Maia bere ohiko musikariekin dator oraingoan ere, denak ere aski ezagunak: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadoreak) eta Nerea Quincoces (perkusioa eta ahotsa).

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte