Jone Izquierdo Alcoba Bizkaiko 2024ko eskubaloi jokalari senior onena
Jone Izquierdo Alcoba ermuarrak Bizkaiko 2024ko eskubaloi jokalari senior onenaren saria jaso zuen ostiralean, Bizkaiko Federazioak denboraldiari amaiera jartzeko ematen duen saria. Hegalariak saria jaso du Lauko Errotabarri E.K.E.n denboraldi bikaina egin ondoren, taldea Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailako sailkapen nagusian hirugarren sailkatu baita.
Zenbakiek Jone Izquierdok taldeari eta honek lortutako emaitzari egindako ekarpen garrantzitsua egiaztatzen dute. 25 partida jokatu ditu eta 163 gol sartu; ondorioz, zilarrezko mailako B multzoko laugarren golegile nagusia izan da. Jone borrokalari petoa da, kantxan duen indar eta kemenagatik nabarmentzen dena. Ezaugarri horiek eta gainerako bertuteak Iruñako "Anaitasuna" taldearekin fitxatzeko balio izan diote. Taldea aurten igo da eta hurrengoan Emakumezkoen Urrezko Ohorezko Mailan jokatuko du. 2024-2025 denboraldian ermuarrak Nafarroako formazio horrekin jokatuko du, atzotik 2025eko uztailaren 1etik ekainaren 30era bitartea konprometitu baita.
Federazioaren banakako sari hori Errotabarri E.K.E.n egindako bederatzi urteko ibilbidearen ginga da, bertara ikastetxeko eskola-kiroletik iritsi baitzen Ongarai Eskolarekin. Errotabarrik eskerrak eman zizkion bere agur oharrean orain aste batzuk atzera bere fitxaketa publiko egin zenean.
Bizkaiko Eskubaloi Federazioak Errotabarri Euskadi talde kadeteei eta Errotabarri Urdina kadeteei, euren ligetako talde txapeldunei, sariak eman zizkien baita ere ostiralean, batzar orokorraren ostean.
Etxebarriko pabiloian, 2022-2023 denboraldian Roberto Tejada Telleriak Kukullaga eta Lauko Errotabarriren arteko partidan ateratako argazkiak.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik