‘El juicio del perro’ eta ‘Babygirl’ asteko filmak Ermua Antzokian

11.02.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Eskaintza osatzen dute: ‘Como hacerse millonario antes de que muera la abuela’ eta ‘Polican’ tituluek

Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu aste honetan, ostegunetik hasi astelehenera bitartean. Zineklubaren asteroko saioak 'Como hacerse millonario antes de que muera la abuela' filma eskainiko du jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Nazioarteko film onena bezala hautatua dago, Oscar sarietarako. Pat Boonnitipatek zuzendutako lana da eta 126 minutu irauten du. Zahartzaroari buruzko drama. Argumentuak gazte alfer eta kexatian zentratzen da, bere amonak gaixotasun terminal bat duela ohartzen dena. Orduan, bere karrera prekarioa streamer gisa uztea erabakitzen du, amona zaintzeko. Hori bai... amamak dituen milioi askoko ondarean pentsatuz. Baina amonaren bihotza irabaztea ez da erraza. Ostegunean, 20:30ean.

Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, Laetitia Dosch zuzendariaren ‘El juicio del perro’ titulua ikusi ahal izango dugu, 83 minutuko iraupena duena. Animaliei buruzko kutsu satirikoa duen komedia da, pasarte judizial eta guzti. Animalien defentsan espezializatutako abokatu gazte bat da istorioaren ardatza. Avril edozertarako prest dago txakur bat heriotza-zigorretik salbatzeko.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Babygirl’ izenburua da, Halina Reijn errealizadorearen ekoizpen iparramerikarra. Filma 114 minututan garatzen da eta aktore taldean Nicole Kidman, Antonio Banderas eta Harris Dickinson ditugu, besteak beste. Romy goi-mailako exekutiboa da, eta abentura sutsu bat hasiko du Samuelekin bere bekadun gaztearekin, Jacob senarra engainatuz. Veneziako zinema jaialdian emakumezko aktore onenaren Volpi Kopa jaso du. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandeko gazteenentzako saioan, 17:00etan, ‘Policán’ animaziozko zinta proiektatuko da. 2025ean bertan estreinatutako lan iparramerikarra da. Txakur eta otsoei buruzko komedia marrazki bizidunetan. Polizia txakur leial batek eta bere giza agenteak zauri larriak dituzte beren eginbeharra betetzen duten bitartean, eta operazio burugabe baten bidez bakarrik salba daitezke. Operazio horretan, biak bat egiten dute, eta ‘Polican’ pertsonaia sortzen dute.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu