K. Amonarriz eta A. Barquin-en euskarari buruzko hausnarketa ekarriko digute 'Berbetan' jardunaldiek'

17.04.23
Cartel de la edición
Euskara
Gizartea
Euskal Birusa elkarteak antolatzen dituen euskararen erabileraz hausnartzeko jardunaldiek apirila eta maiatzeko asteetan zehar gauzatuko dira

Euskararen erabilerari buruzko hausnarketa eta gogoetak datorren astelehenean hasiko dira. 2023ko edizioak hiru jarduera aurreikusten ditu, une honetan dagoeneko bi baieztatuta daude eta azkena, oraindik zehazteke. Programa datorren astean hasiko da. Jardunaldiek Ermuko Udalaren babesa eta laguntza ekonomikoa dute. ‘Berbetan' programaren jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira.

  • Apirilak 24, astelehena: Topaketa eta elkarrizketa Kike Amonarrizekin. Alazne Aiestaran kazetari eta EHUko irakasle ermuarrak Tolosako soziolinguista eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria elkarrizketatuko du. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Lobiano Kulturgunean.
  • Maiatzak 8, astelehena: Topaketa eta elkarrizketa Amelia Barquinekin. Dorleta Vidal kazetari eta ‘Drogetenitturri' aldizkariko koordinatzaileak Mondragon Unibertsitateko irakaslea elkarrizketatuko du. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Lobiano Kulturgunean.
  • Maiatzaren X: gazteei zuzendutako jarduera, oraindik zehazteke dagoena.

Berbetan jardunaldiak 1999an hasi ziren benetako esperientzia ezberdinak eskaintzeko asmoz, euren testigantzaren bidez herrian euskararen erabilera eta ezagutza hobetzen lagun diezaguten. Horrela, ekimen honek beste herri edo erakunde batzuen iritziak eta esperientziak kontrastatzeko aukera ematen digu.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik