Kaltxango AEK euskaltegiak matrikula zabaldu berri du
Irailean gaude, denboraldi eta ikasturte berri baten aurrean. Udazken-neguaren atarian erronkak eta jarduerak planteatzen ohi ditugun. Planteatzen ditugun aukeren artean, ohikoa izaten da hizkuntzak ikastea, sakonduz aurrea egin eta hazteko edo norbere gaitasunak hobetzeko. Aukera horietako bat euskara ikasten hastea edo gure maila eta ezagutza hobetzea dira.
Ermuko Kaltxango AEK euskaltegiak euskara ikasteko aukera desberdinak ditu: guztiak erakargarri eta erosoak. Maila guztietako klaseak izango dira bertan, goizez, eguerdiz nahiz arratsaldez. Prestakuntza eskaintza zabal horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo euskaltegira:
Kaltxango AEK, helbidea: Zearkale, 16. Telefonoa: 943-171940.
Posta elektronikoa: kaltxango@aek.eus. Azken eguna: irailaren 25a.
Ikaskuntza-prozesu horren kostuari aurre egiten laguntzeko, Euskadin hainbat erakundek ematen dituzten laguntza eta dirulaguntza garrantzitsuak ditugu:
HABE:
Lau laguntza lerro ditu, zehatz mehatz, www.habe.euskadi.eus web orrian azaltzen direnak:
- 2024-2025 ikasturtean maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleei dirulaguntzak
- 2024-2025 ikasturtean A1 maila ikasten duten ikasleei dirulaguntzak
- 2024-2025 ikasturtean euskararen C1 maila helburu duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzak
- 2023-2024 ikasturtean euskararenC1 maila helburu duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzak
LANBIDE:
Iaz bezala Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek eta landunek parte hartu ahal izango dute, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza egin edo egina badute. EHAAn ebazpena irailaren 19an argitaratzea espero da eta bertan jasoko dira zehaztasun guztiak. Eskabidea egiteko epea irailaren 20tik 26ra arteko epea izango da.
UDALA:
Ermuko Udalak ere diru laguntza oparoa ematen du eta horren berri laster zabalduko dugu atariz atariko ohar informatiboen bidez eta web honetan argitaratuko den informazioarekin.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean