Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

04.11.25
Erakundea
Ingurumena
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da

Ermuko Udalak eta Izarra Fundazioak proiektu pilotua hasi dute Kaltxango biribilgunean, airearen kutsadura modu pasiboan gutxitzeko. Kaltxango herriko bide-sareak konektatzeko puntu neuralgikoa da. Proiektuaren helburua puntu horretako airearen kalitatea hobetzea eta ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da. Kaltxango zonaldeko barandek kutsadura gutxitzeko panel bereziak dituzte duela egun batzuetatik. Material nano egituratuak erabiltzen dituzten panelak dira, hirian dauden gas-kutsatzaileen kontzentrazioa etengabe murriztea ahalbidetzen dutenak. Deskontaminazio-panelak %100 birziklatutako plastikoz fabrikatuta daude, eta eguzki-erradiazioaren bidez, airean dauden nitrogeno oxidoak (NOx) eta konposatu organiko hegazkorrak (KOH) bezalako gas kutsatzaileak murrizten dituzte, argazki-geruza katalitiko batez estalita daudelako.

‘Made in Ermua’ teknologia berritzaile eta iraunkorra

'Euria Tech' enpresak garatutako prozesu foto katalitikoa eguzki-argiarekin aktibatzen da, eta kutsatzaile atmosferikoen %30 neutralizatzen laguntzen du. Panelek ez dute energia-kontsumorik; ez eta mantentze-lanik behar; horien iraunkortasuna handia da, hezetasunaren eta erradiazio ultramorearen efektuak jasateko prestatuta daudelako.

Ekimena tokiko 'Euria Tech' enpresak garatu du, soluzio foto katalitiko jasangarrietan espezializatua eta material birziklatuetatik gainazal deskontaminatzaileak fabrikatzea ahalbidetzen duen patente propio baten titularra. Euria Techek eguzki-argia eta material birziklatuak erabiltzen ditu hiri-atmosfera garbiagoak bermatzeko. Teknologia hori erregistratuta eta industrian babestuta dago, gainera, dagozkion ISO ziurtagiri guztiak ditu.

Kaltxango biribilgunea pilotua izango da material hori eta bere teknologia erabiltzen, udalerriko beste leku batzuetara ere zabal daitekeelarik ebaluatu ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean