Koloretako txupinazo alaia Haurren Eguna ospatzeko

22.07.24
Imagen
Hauts eta serpentin koloretsuak
Santixauak
Kultura eta Gazteria
Hezkuntza
Egunaren hasiera koloretsua eta uretako haur parkea izango dira nagusi astearte honetan, hilak 23

2024ko Santixauei hasiera emango dien txupinazorako ordu gutxiren faltan, etxeko txikienen txanda iritsi da. Astearte honetan, uztailaren 23an, Haurren Eguna ospatuko dugu, lagunartean gozatzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko egun paregabea.

Hirugarren urtez jarraian, Haurren Eguna koloretako hautsen txupinazoarekin hasiko da 11:00etan Orbe Kardinala plazan. Ekimen hau Haurren Kontseiluko umeen proposamenei esker gauzatzen da, eta beraiek igoko dira kioskora herritar guztiak festa dibertigarri honetan parte hartzera animatzera. Txupinazoa baino minutu batzuk lehenago, koloretako hautsak dituzten poltsatxoak banatuko zaizkie haur guztiei, eta igerilekuko betaurrekoekin joatea gomendatzen da begiak babesteko eta erabilitako arropa, zikinduko balitz ere.

Jaia hasi ondoren, 11:15ean buruhandiak aterako dira, eta 11:30ean uretako haur-parkea irekiko da. Bertan jolasteko ezinbestekoa izango da bainujantzia ekartzea. Parkea eta Txarangen Batzordeak antolatutako tailerrak zabalik egongo dira 13:30ak arte goizez, eta 16:00etatik 19:00etara arratsaldez.

16:00etan, buruhandiek plaza hartuko dute berriro, eta 17:30ean, Txarangen Batzordeak txokolatada handi bat eskainiko du indarberritzeko eta ur-parkeaz gozatzen jarraitzeko. 19:00etan, Xilipurdi taldeak haurrentzako berbenarekin alaituko du plaza, eta 20:30ean apar festarekin amaituko da umeentzako egitaraua.

Haurren Egunaren barruan, nerabe ermuarrek ere euren tartea izango dute 22:00etatik 01:00etara Martxoak 8 plazan Javi Hidalgo DJaren Festan Blai ekimenarekin. Ordutegi eta leku berean, gainera, Puntu Morea jarriko da, herritar guztiei zuzendutako gunea eraso matxistak prebenitzeko, artatzeko eta laguntzeko. Informazio-gune horretan gaian adituak diren bi profesional izango dira, eta etengabeko koordinazioan egongo dira jai parekideak bermatzeko lan egingo duten eragileekin.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke