Komikia protagonista izango Liburutegian

05.02.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko du otsailetik apirilera bitartean, herritar guztientzako jardueren bitartez. Apirilaren 30era arte liburutegiko katalogoan sartu berri diren literatur genero honetako nobedadeek protagonismoa hartuko dute. Horiek bi erakustokiren bidez ezagutaraziko dira, bata helduen gelan eta bestea haurren liburutegian. Horiez gain, ez dira ahantziko irakurtzea merezi dutuen kalitatezko beste izenburu eta bilduma batzuk, argitaratu berriak ez badira ere.

Liburutegiak egileek eskainitako eta sinaturiko komikiak zozkatuko ditu, otsailean, martxoan eta apirilean komikiak maileguan daramatzaten irakurleen artean.

Era berean, Ermua eta Mallabiko Lehen Hezkuntzako 5. mailako, Bigarren Hezkuntzako 4. mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleek Martin Azpilikueta ilustratzaileak emango dituen komiki-ilustrazio tailerretara bertaraturko dira, eskola-orduetan.

Tailerretan parte hartzen dutenek, ondoren, haurrentzako eta gazteentzako V. komiki lehiaketan aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak. Lehiaketa horren deialdia martxoan egingo da.

Liburutegiak ikastetxeekin elkarlanean garatutako kanpainen ondorioz (komiki-ilustratzaileekin topaketak eta ikasgela guztietarako titulu jakin batzuen mailegua), komikien eskariak eta haien maileguak gorakada nabarmena izan dute azken urteotan, eta, batez ere, haurren artean.

Liburutegia ahalegin handia egiten ari da irakurleen gustu guztietarako eleberri grafikoak eta komikiak eta merezi duten ilustratzaile berrien lanak aukeratzeko eta eskuratzeko inbertsioan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean