Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

07.05.25
Ermua Antzokia
Gizartea
Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"Korrontzi" taldeak eta Alboka Musika Eskolako Bandak kontzertu berezia eskainiko dute aste honetan Ermua Antzokian. Sarrerak 10 €uro balio du eta Kutxabanken webgunean eta Lobiano Kultur Gunean eros dezakegu aldez aurretik. Jarduera honek amaiera emango dio irailera arte Ermuko kultur programazioari eta ‘Korrontzi Hemen gaude 2025’ izeneko biraren barne dago.

Korrontzi taldeak (Mungia, 2004) 20 urte bete berri ditu, eta hori ospatzeko, euskal folkaren sustraiak eta musika banda baten indar sinfonikoa uztartzen dituen ekimena proposatu du. Erronka berria Korrontziren errepertorioa Musika Banda baten esparrura eramatea da.... hau da, trikitiak indarra hartzea Banda bateko musikarien laguntzarekin. Emaitza ikaragarria da!

Iaz, talde euskaldunaren hogeigarren urtebetetzea ospatzeko diskoa kaleratu zuen Bilboko Udal Musika Bandarekin. Lanak taldearen 20 abesti enblematikoenak biltzen ditu, Elkarren estudioetan grabatutako CD bikoitz batean. Erronka musikal eta artistikoa izan da: Korrontziren errepertorioa musika-banda baten formatu eta ezaugarrira egokitzea, trikitixa elementu nagusi aberastua izanik. Xabier Zabala maisuki arduratu da musika moldaketez.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu