‘Laburbira’k hasiera emango dio Ermua Antzokiaren zine programazioari

18.03.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Aste honetan euskarazko film laburrak ikusi ahal izango ditugu, baita ere "La acompañante", "El secreto del orfebre" eta "Paddington: aventura en la selva" filmak

Zine astea interesgarriari hasiera emango diogu, genero anitzekin datorrena. Ermua Antzokiak ‘Laburbira 2025’ euskarazko film laburren bilduma proiektatuko du aste honetan; zientzia fikziozko thriller iparramerikarra, drama eta erromantzea uztartzen dituen ekoizpen espainiarra, haurrentzako komedia batekin bukatzeko.

Osteguneko zineklubak ‘Laburbira 2025’ edizioko zortzi tituluak eskainiko dizkigu. Laburbiraren saio berezia izango da eta hogeita bigarren edizio honetan proiekzio eta topaketa izango da lanen zuzendariekin. Euskal Birusak antolatzen du. Laburbira 51 udalerrira iritsiko da aurten. Ermura ostegunean, hilak 20, 20:30etatik aurrera.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘La acompañante’ filma luzea ikusi ahal izango dugu. Urte honetan bertan estreinatu berri den ekoizpen iparramerikarra. Drew Hancock da zuzendaria eta 97 minutu irauten ditu. Zientzia fikziozko thriller psikologikoa da. Dirudun baten heriotzak Irisentzat eta bere lagunentzat hainbat gertaera eragiten ditu asteburuan laku ondoko bere etxaldera egindako bidaian.

Asteko bigarren proposamen komertziala 2025eko beste estreinaldi bat da; kasu honetan Olga Osorio zuzendariaren ‘El secreto del orfebre’ izeneko ekoizpen espainiarra. 100 minutu inguruko drama erromantikoa da. Juan Pablo urregile ospetsua da eta New Yorkera doa erakusketa batera. Bidean bere jaioterritik igaroko da; iraganera eta bere bizitza betiko aldatu zuen maitasun handi batekin topo egingo. Mario Casas eta Michelle Jenner aktoreek dira protagonistak.

Azkenik, igandean, 17:00etan, ‘Paddington: aventura en la selva’ haurrentzako abentura-komedia izango dugu. Britainiar ekoizpena da, sekuela edo aurreko baten jarraipena dena. Paddingtonek eta Brown familiak izeba Lucy bisitatuko dute Perun, baina misterio batek Amazoniako oihanera eta Peruko mendietara bidaliko ditu. Oso dibertigarria.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
10.04.25
Mugikor bidezko argazkigintza tailerra antolatu du Kultura sailak

Lobianon emango da maiatzeko lau ostegunetan 18:00etatik 20:00etara