Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

24.11.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko

Azaroko ipuin kontatze saioa euskaraz datorren larunbatean, hilak 29an, egingo da; 2017 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egongo da eta “Ipuinez ipuin” izenburua edukiko. Narratzailea Lur Korta izango da.

Jarduera doakoa da eta liburutegian egingo da, 17:30etatik aurrera. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik plaza erreserbatzea, eta horretarako gaurtik aurrera 943 17 92 12 telefonora deitu, WhatsApp bidez mezua bidali (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net postontzira idatzi dezakegu. Bide horietako edozeinetan eman beharko ditugu haurraren izena, abizenak eta adina. Plazak inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, dagoen edukiera bete arte.

Haurren kontzentrazioari ez eragiteko, saiora ezin izango da sartu kontaketa hasita badago, hortaz, puntualtasuna gomendatzen da.

Ipuin kontalarien saioek txikitatik pizten dute haurrengan liburuekiko eta istorioekiko interesa eta irakurtzeko ohitura.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik