Larunbatean ingelesezko ipuin kontaketa saioa izango
Datorren larunbatean -abenduak 7- ingelesezko ipuin kontaketa edo "Story Time" saio berri bat izango da Lobiano Kulturgunean, Liburutegiak antolatuta. Saioaren izenburua "The Old Woman and the Sacks of Diamonds" da eta 4-9 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago. Hannah Berry izango da narratzailea. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.
Jarduera doakoa da. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da eta horretarako hainbat aukera ditugu: 943 17 92 12 telefonora deitu, mezu bat bidali WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora. Mezu horrek haurraren izena, abizenak, adina eta harremanetarako telefono-zenbaki bat adierazi behar ditu. Azken datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan, baldin eta saioan edozein gorabehera gertatzen bada. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.
"Story Time" ipuin-kontalarien saioen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludikoan ikastea dira.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik