Larunbatean 'Sagardo eguna' ospatuko

04.03.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Gazte Asanbladak antolatu du eta hamargarren edizioa beteko

Ermuko Gazte Asanbladak X. Sagardo Eguna X. antolatu du martxoaren 9ko larunbaterako. Jarduerak Orbe Kardinalaren plazan gauzatuko dira.

Goizeko 12:30ean zabalduko da Txotx! Gunea. Bertan pintxoak eta sagardo eguneko edalontzi oroigarria erosi ahal izango dira, 7eurotan. Edalontzia erosten dutenentzat dastatzea librea izango da, sagardoa agortu arte.

Dastatze-gunea 14:30ean itxiko dute bazkaltzeko eta 17:30ean berriz irekiko dutelarik beste bi orduz, 19:30ak arte. Ordu horretan karro-poteoari hasiera emango diote kalerik kale. 22:00etarako plazara bueltatzea aurreikusita dago, non, Aiama punk-oi taldearen emanaldia eta Zatekeen erromeria goza eta dantza egin ahal izango den.

Martxoak 7ko ostegunean ere karro-poteo musikatua iragarrita dago, 19:30etatik aurrera. Sagardo eguneko kartelean, programaren xehetasun guztiak daude.

Ermuko Gazte Asanbladak parte hartzeko dei zabala egin du eta baserritarrez jantzita etortzeko eskaera egiten digu herritarroi.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean