Lau egun musikaz, kirolaz, gastronomiaz eta festaz blai

24.07.24
Imagen
El animado grupo en Zubiaurre
Santixauak
Kultura eta Gazteria
Gaur arratsaldeko txupinazoak emango die hasiera 2024ko Santixauei, publiko guztiarentzako dozenaka jarduerarekin

Gaur asteazkena, uztailak 24, 19:00etan lehertuko da festa Ermuko Orbe Kardinala plazan. Mikel Losada herriko aktoreak botako du 2024ko Santixauei hasiera emango dien txupinazoa, eta gaurtik larunbatera bitartean, berrogeita hamar jarduera baino gehiagok girotuko dituzte gure herriko kaleak musikarekin, kirolarekin eta gastronomiarekin.

Santixau bezpera honetan, txupinazoarekin hasiko da programazioa 19:00etan, eta ondoren txarangen desfilea izango da herriko hainbat kaletan, Irulitxa eta New Tocados txarangen eta Brincadeira batukada taldearen animazioarekin. 22:00etan hasiko da Techno Jaialdia Martxoak 8 plazan, Essan, Alexander Martínez eta Javier Ganuza DJekin, eta 23:00etan Orbe Kardinala plazan Vulkano Show taldearekin dantzaldia izango da. 19:00etatik 03:00etara, Puntu Morea jarriko da Martxoak 8 plazan, herritar guztiei zuzendutako gunea, eraso matxistak prebenitzeko, arreta emateko eta laguntzeko. Informazio-gune horretan gaian adituak diren bi profesional izango dira, eta etengabeko koordinazioan egongo dira jai parekideak bermatzeko lan egingo duten eragileekin.

Uztailaren 25ean, Santixau Egunean, txokolatada handiarekin eta barrus probarekin hasiko da eguna 07:00etan Orbe Kardinala plazan, eta bigantxak 08:00etan Ongarain. Kaltxango eta San Martin plazetan bi haur-parke handi egongo dira (lehenengoa 2-4 urte bitarteko haurrentzat) 12:00etatik 14:00etara 17:00etatik 20:00etara, eta Orbe Kardinala plazan, berriz, herri-kirolen erakustaldia (harri-jasotzaileak, aizkolariak eta iparraldeko jokoak) 12:30etik aurrera. 17:00etan esku-pilotako partida profesionalak hasiko dira Aritzmendi pilotalekuan, eta kalejira alaien ondoren, gaueko ekitaldi nagusiak San Pelaioko NüShu zirku-ikuskizuna (22:30) eta plazako Estrella Central taldearen dantzaldia (23:00) izango dira.

Uztailaren 26an, ostirala, Santa Ana eguna, goizeko jarduerak eta haur-parkeak errepikatuko dira, baina eguneko talde nagusia adinekoak izango dira, 12:00etan Orbe Kardinala plazan egingo den omenaldiarekin eta sari-banaketarekin hasita. Guanajuatoko (Mexiko) Mariachi Imperial taldeak eguerdia girotuko du 13:00etan plazara iritsi eta kontzertua eskaini baino lehen. 14:00etan herri bazkaria izango da Merkatu plazan, eta 18:00etan afizionatuen esku pilota partidak plazako frontoian.

Haurrentzat, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna izango da 19:00etan plazan. Musikari dagokionez, berriz, kalez kale ibiliko dira Alboka Musika Eskolako kideak, herriko txarangak eta Rockalean taldeak, eta gauean, arreta hiru gunetan banatuko da: Martxoak 8 plazan, Massa Confusa, The Sonic Sanctuary, Painapple, Slide eta We Are Apes Hello! taldeekin rock jaialdia izango da (22:00etan); San Pelaio plazan, Haurreskolari kale-ikuskizuna (22:30ean); eta Orbe Kardinala plazan, Pasarela orkestraren berbena (23:00etan).

Azken jai-eguna uztailaren 27a izango da, larunbata, Zezen Eguna. Paella lehiaketa herrikoia izango da Ermuko kaleetan 11:00etatik 12:30era, eta bazkari herrikoian dastatuko dira, 14:00etan. Horrez gain, sardina erreak banatuko dira 11:00etan Martxoak 8 plazan, Kaltxango eta San Martin plazetan haur-parkeak izango dira eta 18:00etatik aurrera, aldiz, kaleak alaituko dituzten erromeria eta kalejirak. Festa amaiera gisa, 23:00etan su artifizialen ikuskizuna izango da Ongarai parketik eta Mondragon Orkestraren kontzertua 23:30ean Orbe Kardinala plazan.

Kontsultatu programazio osoa lerro hauen osteko Dokumentuak atalean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.25
Musika eta festa nagusi asteburu honetan Ongarain

Auzoko jaiak ospatuko dira ostiral eta larunbatean eskolako jolastokian
Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa Betiondon | I. Torneo Juvenil de Futbito en Betiondo
09.06.25
Ultra Marlatin taldeak irabazi du Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa

130 pertsonatik gorak eta 14 taldek parte hartu dute larunbat eta igandean Betiondoko kantxan