Liburutegiak haurrentzako tailerra antolatu du ‘Antzerkiaren Munduko Eguna’ ospatzeko

14.03.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Martxoaren 27an egingo den 'Antzerkiaren Eguna familian' tailerrean izena emateko epea zabalik

Udal liburutegiak, hilabete honetan Antzerkiaren Munduko Eguna dela eta, "Antzerkiaren Eguna familian" izeneko tailerra antolatu du, martxoaren 27an, ostegunean, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara bitartean gauzatuko dena, liburutegiko hirugarren solairuan. Tailerra doakoa eta euskaraz izango da, 2016 eta 2019 urteen artean jaiotako adin txikikoentzat. Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 25era arte inskribatu ahal izango dute interesdunek, onlineko agiri honetaz baliatuta..

Tailerra 2016 eta 2019 urteen artean jaiotako pertsonentzat pentsatua dago, familia-jarduera izango da. Beraz, nahi duten gurasoek ere parte hartu ahal izango dute. Bere helburu nagusia haur antzerkiarekin familia giroan gozatzea eta dibertitzea izango da. Parte hartzen dutenek antzerkiko pertsonaiei ahotsa jarriko diete, eszena-egoera desberdinak interpretatuko dituzte eta antzezpenerako amaiera posibleak proposatuko dituzte.

Yolanda Arrieta idazleak dinamizatuko du jarduera

Yolanda Arrieta idazleak dinamizatuko du jarduera. Arrietak ibilbide luzea du literaturaren munduan, irakurzaletasuna sustatzen, eta antzerkiari eta poesiari lotuta dago. Liburu ugari idatzi ditu, bai helduentzat, bai haurrentzat. Hainbat literatur sari jaso ditu, horien artean 2015eko Euskadi Literatura Saria, ‘Argiaren alaba’ gazteentzako liburuagatik.

Izena-emateak dauden plazak baino gehiago badira, lekuak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda udalaren webguneko iragarki-taulan argitaratuko da martxoaren 26an, eta izena eman duten guztiei ere jakinaraziko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik