Liburutegiak ‘haziak daramaten arkatzak’ banatuko dizkie gaur erabiltzaileei

24.10.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Liburutegiaren eguna ospatzeko; ‘desinformazioaren aurkako’ funtsezko zerbitzua

Gaur -urriaren 24a- liburutegien eguna da. Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak, Liburutegien Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez bultzaturiko ospakizuna. "Desinformazioaren aurka: liburutegiak" da, aurtengo ospakizun egunerako hautatu den leloa, desinformazioaren aurkako borrokan liburutegi guztiek (publikoak, eskolakoak, unibertsitatekoak, espezializatuak eta naziokoak/eskualdekoak) betetzen duten funtsezko zeregina nabarmendu eta azpimarratzeko.

Liburutegiek desinformazioari aurre egiteko erabiltzen dituzten baliabideez gain (liburu- eta prentsa-bildumak edo datu-baseak), teknologia berriak ere erabiltzen dituzte. Eta, beste ezeren gainetik, liburutegiak desinformazioaren aurkako euste-dike bat dira, liburutegiko langileei esker.

Aurtengo kartela Laura Wächt ilustratzaileak egin du.

Ermuko udal Liburutegiak bat egiten du Liburutegien Egunarekin ekimen sinboliko eta jasangarri batekin: arkatz ekologikoak eta petunien haziak dituen paper birziklatuko txarteltxoak banatuz. Gure Liburutegiaren logoa erabili da haziak daramaten arkatzen diseinuan, horrela "bibliotekaermua.k irakurketa ereiten du/bibliotecaermua siembra lectura" lelo elebiduna ikus daiteke, Udalaren logoarekin batera.

Arkatzak liburutegian erabiltzaileei banatuko zaizkie egunean zehar, eta baita ‘DePol’ kantariaren kontzertura doazenei, Antzokiaren sarreran.
Liburutegiak ekintza honen bidez transmititu nahi duen ideia hau da: haziaren kasuan bezala, irakurketa landatu, zaindu eta partekatu egin behar da hazi dadin eta fruitua eman dezan.

Proposamenak bat dator liburutegi publikoaren funtsezko eginkizunekin: irakurketa sustatzea, informaziorako sarbidea sustatzea eta komunitatearekiko lotura sendotzea. Arkatz eta hazi hauek entregatzean, liburutegiak irakurketak hazkunde pertsonal eta kolektiborako duen balioaz hausnartzera gonbidatuko ditu erabiltzaileak, baita haziak datorren udaberrian landatzera ere, jarrera iraunkorra eta ingurunearekiko errespetua sustatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik