'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

14.02.25
Berdintasuna
Gizartea
Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Emakumearen Nazioarteko Egunak, "Martxoak 8"ak, eta jardunaldirako gure herrian antolatuko diren jarduerak iragartzeko kartela hautatu da. Ilustrazio bat aukeratzeko urtero deitzen den lehiaketako epaimahaiak gaur eman du erabakiaren berri. Kategoria orokorreko lehen saria Ermuko Sonia García Fuentesentzat da, "Al lío" izeneko konposizioagatik. Bigarren kategorian Josu Pato Fernandez Ermua BHIko ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" izeneko proposamena saritu dute. Irabazle orokorrak 600 € jasoko ditu sari gisa eta bigarren kategoriako egile sarituak 300 €.

2025. edizio honetara 38 lan aurkeztu dira; horietako 15 lehen kategorian eta 23 bigarrenean, hurrenez hurren.

Bi konposizioen alderdi hainbat

'Al lío!': Bi emakumek erakusten ditu, bata gazte eta adinekoa bestea, egoera zail bati aurre egin behar diotenak, indarrak batzen dituztenak eta egunero bizi ditugun arazoei aurre egiteko erabakitasuna erakusten dutenak.
Epaimahaiaren ustez, sinbologian formula berri bat erakusten du lanak, hari-nahaspila erabiliz elkarrekin aurre egin beharreko matxismo eta patriarkatuaren metafora gisa. Gainera, belaunaldien arteko lotura erakusten digu eta epaimahaiaren hitzetan "Ermuko feminismoaz hitz egiten du".

‘M8 indarra eta batasuna‘: Kartel hau diseinatzerakoan, mugimendu feministaren indarra eta batasuna izan da inspirazio-iturri. Morea eta arrosa bezalako kolore biziak erabili dira, emakumeen eskubideen eta berdintasunaren aldeko borroka irudikatzeko. Halaber, erresistentzia eta elkartasunaren ikurrak gehitu dira, hala nola, goian altxatutako ukabila eta lore-elementuak, itxaropena eta ahizpatasuna adierazteko.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik