Lomi Powerreko aparkalekua irekita eta erabilgai

15.07.24
Gizartea
Hirigintza
90 plaza ditu automobilentzat eta 13 motozikletentzat. Banku-txartelaren bidez bakarrik ordain daiteke

Lomi Powerreko aparkalekua zabalik eta erabilgai dago gaurtik -uztailaren 15etik-, oro har, auto-gidarientzat eta alokairu-modalitatean esleipendun suertatu diren ibilgailuen jabeentzat. Beraz, gaurtik aurrera lur azpiko aparkaleku horretan aparka dezakegu, txandakako eremuan eta eguneko ordutegian, doan lehenengo 2 orduetan, eta hortik aurrerakoak 1,80 €orduko, gehienez ere 15 € egunbakoitzeko.

Autoentzako hileko bonuak 60 €balio du eta motorrentzako bonuak 20 €. Hirugarren (3) tarifak gaueko 22:00etatik hurrengo eguneko 9: 00etara bitarteko erabilera arautzen du, eta gaueko 2 €-ko prezioa du. Hori guztia, erabileraren prezio publikoa arautzen duen 34. Ordenantza Fiskalean xedatutakoaren arabera. Prezio horiek urtero eguneratuko dira osoko bilkurak gainerako prezio publikoekin eta tasekin batera hartutako erabakiaren bidez. Banku-txartelaren bidez bakarrik ordain daiteke, ez eskudirutan, ezta beste moduren batean ere. Abonatuentzat gordetako plazek kartela dute zintzilik, erreserbatuta daudela adierazteko.

Azpiegitura berriak berrogeita bi plaza (42) ditu txandakako erregimenean, kopuru bera (42) ibilgailu abonatuen titularrentzat, hiru (3) plaza ibilgailu elektrikoentzat, hiru (13) plaza motozikletentzat eta hiru (3) gehiago mugikortasun murriztua edo minusbaliotasuna duten pertsonentzat.

Baldespinako Markesaren aparkalekuak irekita jarraituko du oraingoz, harik eta plazak emakida administratiboko erregimenean esleitzeko prozesua amaitu arte.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte