Lourdes Garrido ermuarrak idatzi duen lehen liburua aurkeztuko du

Maria Lourdes Garrido Dominguezek, jaiotzez ermuarra eta adopzioz beasaindarra denak, idatzi eta argitaratu duen lehen liburua aurkeztuko du Ermuan. "Vivir; toda una vida buscando mi propósito" (Autoedizioa, 2024. Amazon: formatu digitalean -2,76 €- eta paperean tapa bigunarekin -16,30 €-). Aurkezpena Lobiano Kulturgunean izango da, arratsaldeko 7etan.
Narrazio-lan honetan, Lourdesek lehen pertsonan partekatzen du bere bizitza-bidaia eta bizitakoa autoaurkikuntza pertsonalaren inguruan. Bertan, bizi izan duenari buruzko hausnarketak tartekatzen ditu, eta bere giza esentzia benetakoenarekin konektatzeko balio izan dioten tresnak eta estrategiak partekatzen ditu. Beste pertsona batzuei beren ezagutzatik eta esperientziatik laguntzea du helburu. Liburua zorionaren konkistarako gida bat da. "Zoriontsu eta bakean bizi daiteke zurekin konektatzen duzunean eta zure egoaren zauriak sendatzen dituzunean" dio egileak.
"Bakea eta zoriona gure baitan daude, bestelakorik sinetsarazi diguten arren"
Liburuan bere bizitzan aurrera nola egin duen istorioa kontatzen du egileak, ibilbide horretan depresio biri aurre egin eta gainditu izan behar baititu; "arimaren gau ilun handi bat bizi eta heriotza hurbiletik sentitu", ondoren. "Proiektu honetan konprometituta nago, eta uste dut jende askori laguntzen ari natzaiola beren bizitzak bakean, zoriontasunean eta helburudun bat izaten, nik egin bezala kontzientzia esnatu ondoren. Ordutik, nire pentsamoldea aldatu nuen; nire egoaren zauri guztiak sendatu nituen eta horrela nire bizitza erabat aldatzea lortu dut" gehitu du.
M. Lourdes Garrido Domínguez Ermuan jaio zen 1976an. Familiarekin Errebalburun bizi izan zen eta Ongarai auzoko "Santiago Apóstol" ikastetxean egin zituen Lehen Hezkuntzako ikasketak. Duela 21 urte Beasainera (Gipuzkoa) joan zen bizitzera, eta bertan dago gaur egun. Udan argitaratu zuen, oraingoz, bere lehen liburua: "Vivir; toda una vida buscando mi propósito". Lan hori harrera ona izaten ari da irakurleen artean, mundu osoan salgai dago Amazonen bitartez. Beasainen aurkeztu zuen lehenik obra. Asteartean jaioterrian egongo eta Ermuko auzokide ohi honekin elkartzeko aukera izango dugu, bere bizipenen berri zuzena entzuteko. Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 7etan.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu