M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

16.05.25
Imagen
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Bihar, maiatzak 17, "Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna" izango da. Jardunaldi horrek gogoeta eginarazi behar digu gure gizartean homosexualek, transexualek eta bisexualek oraindik ere jasaten dituzten diskriminazioari eta gehiegikeriei buruz. Aurrera pausoak eta onarpen sozial handiagoa izan arren, gaur egun oraindik ere sexu-orientazioagatiko eta/edo genero-identitateagatiko indarkeria- eta jazarpen-kasuak ditugula agerrarazteko oroitzapena.

Udal Berdintasun Sailak data gogoan hartuko eta datorren astean sentsibilizazio ekintzak garatuko ditu, hilaren 17an asteburuan izango baita. Alkateak herriko ikastetxeei eskutitza bidali die LGTBIQ+ kolektiboaren aniztasuna errespetatzeko sentiberatasun kanpainaren helburu direlako. Beatriz Gamizek adierazi duenez, "sexu- eta genero-aniztasunak ez du soilik LGTBIQ+ kolektiboarekin zerikusirik, gure gizartearekin eta gure kultura osoarekin baizik. Aniztasunak gizarte osoa aberasten du. Bete ditzagun ikastetxeak errespetuz, aniztasunaz eta koloreaz!"amaitzen du.

Ermuko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe guztiek "Yogurinha Borova"ren bisita jasoko dute datorren astean. Hona hemen zentroen eta ordutegien zerrenda:

  • Maiatzak 20
    • San Pelaio, 10:30etik 11:00etara.
    • San Lorentzo, 11:45etik 12:15era.
  • Maiatzak 21
    • Eskolabarri 10:00etatik 10:30era.
    • Ongarai 11:00etatik 11:30era.
    • Anaitasuna 12:00etatik 12:30era.

Yogurinha Borovak LGTBIQ+ kolektiboaren errealitateak jarriko ditu mahai gainean, eta gure gizartean dauden jarreren inguruan hausnarketa kolektiboa egitera eramango duten dinamikak garatuko ditu. Jolasen eta abestien bidez egingo du, modu atsegin eta eraikitzailean. Erabili beharreko materiala zerrenda honetan dago:

Sentsibilizazio-materialak

Udalak olana oroigarri bat jarri du Orbe Kardinalaren plazako kioskoan kanpainaren leloarekin. Era berean, ostadarraren koloreak eta LGTBIQ+ sinboloa dituzten 600 boligrafo banatuko ditu Berdintasunean, Indarkeria Matxistaren Prebentzioan eta Sexu Aniztasunean oinarritutako Hezkuntza Integraleko Programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleen artean.

Irakurketa gida

Berdintasun Sailak eta Udal Liburutegiak elkarlanean irakurketa-gida bat prestatu dute. Bertan, haurrentzako proposamenak, literatura, musika, ikus-entzunezkoak eta webguneak jasotzen dira, aniztasunaren, sexu-askatasunaren eta LGTBIQ+ harrotasunaren inguruan sakondu ahal izateko. Gida hori udal zerbitzu eta eraikinetan eskainiko da, eta baita bertsio digitalean ere kontsultatu eta deskargatu ahal izateko.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
15.05.25