Mahai-jokoen jardunaldi irekia Merkatu plaza zaharrean

20.03.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Adin guztietarako izango da, larunbat honetan, hilak 22an, goizez eta arratsaldez, Liburutegiak antolatuta

Aisialdi osasungarriko ekimena da, adin txikikoen, lagun koadrilen, familien edo adin mugarik gabeko edozein pertsonaren gozamenerako pentsatua dagoen jarduera, mahai-jokoekiko interesa sentitzen duen ororentzat, jolasean eta antzeko zaletasunak dituzten pertsonekin gozatu nahi duenarentzat.

Ekitaldia Merkatu Plaza zaharrean egingo da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara, eta Odisea Elkarteak dinamizatuko du. Jarduera amaitzean, 100 euroko balioa duten hainbat mahai-joko zozketatuko dira azokan bertan dauden pertsonen artean.

Ekitaldian zehar, Odisea Elkarteko langileek askotariko gai eta tipologiak dituzten joko anitzak aurkeztu eta erakutsiko dituzte. Talde handietan gozatzeko mahai-jokoak egongo dira, banakakoak nor baino nor jarduteko,  dedukzio-jokoak, azkartasunekoak, estrategiakoak, trebetasunekoak, kooperatiboak eta guztiak oso dibertigarriak. Besteak beste, Ubongo, Catan, Happy Salmon, Kluster, Trio, Dragoiaren indarra, Labirinto magikoa, Sound Box, Pick a perro eta Fun Facts jokoak eskuragarri egongo dira Merkatu Plazara hurbiltzen diren guztientzat.

Mahai-jokoen bidez, inolako bereizketarik gabeko pertsona guztiek parte hartuko duten espazio bat sustatu nahi da, soilik pertsonak joko baten aurrean, non garaipena lortu beharko duten gainerako jokalarien aurrean edo haiekin.
Gure udalerrian mahai-jokoen jardunaldi irekia izango den bigarren aldia izango da. Lehenena, iazko apirilean egin zen eta ehun parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean