Mahai-jokoen laugarren tailerrerako izen-ematea zabalik
Jarduera apirilaren 7an izango da, astelehena, 17:30etatik 19:30etara, liburutegiak antolatua eta Odisea Elkarteko kideek dinamizatua, Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuan. Doako jarduera da eta plaza mugatuak ditu. Izen-ematea apirilaren 3ra arte egin daiteke Liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppeko kanalera (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora mezua bidaliz. Horretan honako datuak adierazi beharko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa eta helbide elektronikoa. Eta 15 urtetik beherako haurren kasuan, baita jaioteguna eta ikastetxea ere.
Eskaria dauden plaza kopurua baino handiagoa izatekotan, plazak zozketaz esleituko dira eta Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda apirilaren 4an argitaratuko da webgunean eta izena eman duten guztiei ezagutaraziko zaie.
Mahai-jokoen saio honetan adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute 3 urtetik aurrera, baina 15 urtetik beherakoek heldu batekin egin beharko dute. Jolas desberdinak ezagutaraztea, familian edo lagun berriak eginez jolasten eta gozatzen ikastea du helburu.
"Mahai-joko mahai-goxo" tailerreko parte-hartzaileen eskura egongo diren jokoak honako hauek izango dira:
- 'Tumulto de caballeros': 4 urtetik gorakoentzat eta bi-lau pertsona artean joka daiteke. "Bota piezak dorreetara eta gogoratu kolore bakoitzekoak zein lekutan dauden".
- 'Dragones de agua': 5 urtetik gorakoentzat eta bi-lau pertsona artean jolasteko aukera. "Heldu beste ertzera zure herensugearekin besteak baino lehenago".
- 'Casa secreta': 5 urtetik gorakoentzat eta bi-sei pertsona artean joka daiteke "Etxean galdu dira zure gauzak, piztu linterna eta bilatu".
- 'Happy Salmon': 6 urtetik gorakoentzat eta hiru-zortzi pertsona artean jolasteko aukera. "Kartak gainerako jokalariek baino lehenago bota irabazteko, horretarako ukabilak edo bostak jo beharko dituzu".
- 'El cuco Kiko estrena nido': 4 urtetik gorakoentzat eta bi-bost pertsona artean jokatzeko aukera. "Sortu habia gainerako jokalariekin eta jarri arrautzak haiek baino lehenago, erori gabe".
Gainera, nahi dutenek beren jolasak eraman ahal izango dituzte eta tailerreko beste parte-hartzaileei jolasten erakutsi.
Mahai-jokoek erakutsi dute aliatu ona direla ongizate emozionala eta soziala hobetzeko orduan, eta probatu egiten dute adingabeek, nerabeek eta helduek arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko, frustrazioa kudeatzeko eta akatsak konpontzeko duten gaitasuna. Izan ere, mahai-jokoek ikaskuntza-arlo guztiak lantzeko balio dute, ia konturatu eman gabe. Era batera edo bestera, partida bakoitzean gure gaitasun kognitiboak, afektiboak, sozialak eta psikomotorrak probatzen dira.
Partidak lagunartean gozatzeak pantailetatik deskonektatzea eta gure familia edo lagunekin loturak estutzea ahalbidetzen du eta, baita lagun berriak egin ere. Gizarte-loturak indartzeaz gain, mahai-jokoek memoria, logika eta arrazoibidea lantzeko aukera ematen dute, eta aldi labur batean kontzentratzeko gaitasuna sustatzen dute.
Lotutako albisteak

Bi instalazioak larunbat honetan, ekainak 14, zabalduko dira irailaren erdialdera arte

Asteburu honetan mende erdiko urteurrena ospatuko du egitarau bereziaz

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango