Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

03.04.25
Abisuak eta matxurak
Erakundea
Gizartea
Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian

Debabarrena Mankomunitateak txartel berriak jasotzeko epea apirilaren 4ra arte luzatu du Ermuan. Bi mila lagunek baino gehiagok (%29,52) txartel berria jasotzeke dute oraindik, Mankomunitateak bere webgunean zehaztu duenez. Martxoaren 31ra arte, 7.316 pertsonetatik 5.156k jaso dute txartela; guztizkoaren %70,48k. 4.001 txartel bidali dira etxeetara Ermuan eta beste 1.155 herritarrek merkatu plazako bulegoetara joanez jaso dituzte. Zurea jaso ez baduzu, ostiralera arteko epea duzu. Ez utzi pasatzen.

Oraindik txartelak jaso ez dituzten familia unitateetako pertsonak Ermuko azokako plaza zaharretik pasa daitezke, Minbiziaren aurkako Elkartearen postutik, apirilaren 4ra arte, ostirala. Arreta emateko eta entregatzeko ordutegia honako hau da: 10:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez.

Nola erabili txartel berria

Mankomunitateak, halaber, hiru urrats jarraitzea gomendatu du, hondakin organikoetarako edukiontzi marroiak ongi desblokeatzeko eta irekitzeko: txartela bertikalki jartzea WIFI seinalea irudikatzen duen marrazkiaren gainean; segundo batzuk itxarotea argi berdeak agertu edo aktibatu arte, eta ontzi ireki ostean poltsa barnera botatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik