María Pelaéren talentuaz eta musikaz gozatzeko aukera

18.07.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Malagakoak kontzertua emango du bihar gaueko 11etan, San Pelaio parkean

Jaien aurreko asteburu hau ekitaldiz lepo etorriko da. Musika osagai garrantzitsua da Santiagoko festan eta horren erakusgarri dira aste honetan izan ditugun errezitaldiak; formatu eta estilo ezberdinetan, D 'Capricho asteartean, Maren asteazkenean, txaranga abestiak gaur, edo María Peláe kantautorearen lehen kontzertu handia bihar, ostirala, San Pelayon, aire zabalean eta doan. Larunbatean ETS taldearen txanda izango da.

Andaluziarrak interesa eta ikusmina sortu du, erdibana. Ezagutzen, jarraitzen eta miresten dutenen artean interesa, 15 urteko ibilbideagatik eta letra konprometitu eta landuekin egindako musikagatik. Kantautore lehiaketetanhainbat errekonozimendu jaso ditu: Melillan, Burgosen, Andaluziako Lehiaketan, Apirila bizitzekoan, eta abar. Antena 3 TBko 'Tu cara me suena' (2021-2022) programaren bederatzigarren edizioan parte hartu ondoren, bere ospea izugarri handitu zen: sailkapenean hirugarren geratutua. Benidorm Fest 2024 jaialdian aukeratu zuten Eurovision jaialdian Espainia ordezkatzeko hautagai gisa. Seigarren postua lortu zuen 86 punturekin, "Remitente" abestiarekin.

 'Al baño María' tituluko diskaren birarekin dator

Ikusmina sortu du ezagutzen ez dutenen artean, nahiz eta ahots pribilegiatua izan, fusio musika modernoa egin andaluziar ukitu eta flamenko azentuaz, originala eta ekoizpen modernoarekin. Mariak hiru album argitaratu ditu, "Hipocondría", "La folcrónica" eta "Al baño María" izenekoak, 2023an. Azken lan horren biran Ermuan izango da bihar. Besteak beste, Pastora Soler, Vanessa Martín, Melody eta Sandra Carrascorekin kolaborazioak egin ditu.

"Al baño María" ren biran indarra, umorea eta freskotasuna uztartzen ditu. Prestatu soinu festabaterako non abesti bakoitza emozioen errezeta bat baita. Goza dezagun Maria Pelaek emanaldi bakoitzean erakusten duen talentu, ahots eta benetakotasun nahasketa gozoaz.

Aitaren abizenari 'Z' kendu dio bere izen artistikoan

Maria flamenkoari buruzko bitxikerien artean, bere izen artistikoan Pelaez abizen familiar eta egiazkoaren azken letra ezatzea dago. "Z" letra kentzeko arrazoia honakoa da: María Peláez Malagako igerilariarengandik bereiztea.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu