Matxuratutako arrapala mekanikoa zerbitzurik gabe jarraituko du TK Elevator Espainia nahi duen arte

12.04.24
Abisuak eta matxurak
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Gizartea
Hirigintza
Mantentze-lanen enpresa esleipendunak ez du emandako hitza bete, aste honetan martxan jarriko zuela esan baitzuen

Seigarren Mendeurrena kalea eta Ongarai lotzen dituzten lau arrapaletatik lehenak "geldirik eta zerbitzuz kanpo jarraituko du, TK Elevator Españak bere hitza bete nahi duen arte; izan ere, gaur amaitzen den apirilaren 8tik 12ra bitarteko astean matxurari aurre egiteko eta martxan jartzeko konpromisoa hartu zuen", udal-obretako brigadako buruak jakinarazi duenez. Tyssen Krup Elevator Espainia ez ditu orain arte egin martxoaren 25etik adostutako konponketak, egun horretan onartu baitzuen gure udalak alderdien artean negoziatutako aurrekontua. Ermuko Udalak 3.387,97 euroan negoziatu du konponketa, gehi dagokion BEZa, prebentzio- eta mantentze-zerbitzuagatik esleitutako zenbatekotik kanpo.

TK Elevatorren hasierako proposamena izan zen "gure udalak 22.000 euroko faktura bat bere gain hartzea, azkenean esleitutako konponketak barne hartzen zituena (maniobra-koadroen arteko komunikazio-deribazio nagusia konpontzea+ makineriaren bankada sendotzea), baita instalazioak behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoak ez diren beste lan eta hobekuntza batzuk ere, zeintzuk oraingoz ez dira egingo", bozeramailearen arabera.

Arrapala matxuratu egin zen aipatutako plakari hezetasunak kalte egin eta gero, euri asko bota ondoren, eta bi hilabete daramatza horrela. Denbora gehiegizkoa izan da, eta horrek nahigabe-korrontea sortu du Aldapa eta Ongarai inguruan bizi diren pertsona askoren artean, baita auzoko ikastetxeetara edo Betiondoko kirol eta kultur zentroetara joaten diren erabiltzaile guztien artean ere.

Otsailean beste 7.200 euro gehiago ordaindu behar izan zituen Udalak

Zerbitzuetako arloak jarraipen zorrotza egin du aste honetan, bai onartutako aurrekontua izapidetzeari dagokionez, bai konponketa-lanak koordinatzeari dagokionez, baina ia ezinezkoa gertatu zaio TK Elevator Españari esleitutako zonako solaskideekin harremanetan jartzea. Izan ere, solaskide horiek jarrera iheskorra izan dute telefono-deiei erantzunik eman gabe edo bidali zaizkien posta elektronikoko mezuei erantzun gabe.

Seigarren Mendeurrena kaletik Ongaraira igotzen diren arrapala mekanikoen lau zatietako bat "matxuragatik" zerbitzutik kanpo egon zen urtarrileko eta otsaileko aste batzuetan. Arrapalen bigarren zatiko mekanismoak eskudeletako bat ordeztu behar zuen, eta berriz jartzeak 7.246, 93 euroko kostua izango du. Zenbateko horren barruan sartzen dira aipatutako pieza berria, eskulana eta dagokion BEZa.

Eguneratze-oharra: gaur eguerdian TKELEVATOR enpresaren komunikazio bat jaso da, "gaur, egun honetan bertan" instalazioa martxan jartzeko konpromisoa adieraziz.

Oharra: arrapala zerbitzuan dago, atzo -ostirala- arratsaldetik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu