'Mendekotasun egoerako pertsonen zaintzaileentzako gizarte- eta osasun-arreta' ikastaroa

Berdintasun sailak ‘Zaintzaileentzako gizarte- eta osasun-arreta, Mentsad eta Mentins proiektuak" izeneko doako prestakuntza-ikastaroa antolatu du lan egiten duten pertsonei eta/edo prestakuntza jaso eta zainketen sektorean titulu ofiziala lortu nahi dutenei zuzenduta. Ikastaro hori datorren ekainaren 14an hasiko da eta 2026ko urtarrilaren 31n amaituko da; 436 orduko iraupena izango du norbanako autoprestakuntzan eta 104 ordu bertaratzekoak talde-trebakuntzarako. Ikastaro hau Ermuko Udalak finantzatzen du ehuneko ehunean (%100).
Ikastaro horri esker, profesionaltasun-ziurtagiri bi lortu ahal izango dira "Pertsonei gizarte- eta osasun-arreta etxean" eta "mendeko pertsonei erakunde sozialetan edo egoitzetan". Ikasleen hautaketa ekainaren 4an, asteazkenean, egingo da. Hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko, interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute Emakumearen Topagunean, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara.
Prestakuntza udal instalazio batean egingo da, larunbat arratsaldeetan, 15:30etik 19:30era, kontziliazioa errazteko. 104 orduko talde-trebakuntza 26 arratsaldetan egingo da, eta beste bat gehiago izango da berdintasunaren atalari eskainia.
Mentins proiektuaren helburua profesionaltasun-ziurtagiria lortzen laguntzea da, Lanbide Heziketako Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (LHEII edo IVAF delakoa) Gaitasunak Ebaluatu eta Egiaztatzeko Prozeduren (IHP edo PEACen) bidez. Ziurtagiri ofizial pribatua izango da, eta lan-bizitzan eskatzen den gutxieneko lanbide-esperientzia egiaztatu ezin dutenek IHPn parte hartu ahal izango dute.
Baldintzak eta gai-zerrenda
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek baldintza hauek bete behar dituzte: Ermuan bizitzea; prestakuntza arautuetan parte hartzeko zailtasunak izatea; nazionalitatea edo bizileku-baimena izatea; eta lan-baimena edukitzea. Eta 20 urte edo gehiago izatea Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (IVAF) PEACen parte hartzeko, bai eta gaztelania ahoz eta idatziz menperatzeko ere.
Ikastaro honek sektorean enplegatzeko aukerak areagotuko dizkie ikastaroa egin eta gainditzen dituzten pertsonei, eta, gainera, oinarri garrantzitsua izango da kalitatezko zainketa-zerbitzuak emateko.
Informazio zehatzagoa eta izen ematea ekainaren 3ra arte, asteazkena, Izelaietako Emakumearen Topagunean.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan

Debabarrenak etxera bidaliko ditu jaso ez diren txartelak

Berdintasun alorrak antolatzen du eta profesionaltasun-ziurtagiri ofizial bi lortzeko aukera eskainiko du