Miguel Ledesma Blanco izango da aurtengo ‘Santixau’ jaietako txupineroa
Miguel Ledesma Blanco da 2026ko herriko jaiak irekitzeko aukeratutako pertsona. Triatleta "2026 Santixauetako" txupineroa izango da eta jaiei hasiera ematen dien suziria piztuko du. Suziriak eztanda egin ondoren etenik gabeko 72 orduko festari hasiera emango zaio. Miguel Ledesma plazan izango da suziriaren metxa pizteko eta ondoren "La Polola" eta koadrilen desfileari bide emateko.
Jai Batzordeak bere lorpenak eta kirol ibilbidea baloratu ditu. Iaz 2025ean distantzia luzeko Munduko Triatloi Txapelduna izan zen 25 eta 29 urte bitarteko atleten kategorian. Distantzia ertaineko Europako Txapelketa ere irabazi zuen, adin maila berean. Eta distantzia luzeko txapelketa estatalean hamalaugarren postua lortu zuen.
Aurten Estatuko, Kontinenteko eta Munduko txapelketan ere parte hartuko du. Uztailean distantzia ertaineko Europako txapelketan parte hartuko du Banyolesen. Urrian Huelvan izango da Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketan. Eta azaroan Abu Dhabiko distantzia luzeko triatloi txapelketan lehiatzeko asmoa ere badu, nahiz eta egoitza hau Ekialde Ertaineko gatazkagatik alda daitekeen.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea