Mikologia jardunaldieen mamia gaurtik igandera bitartean gauzatuko da

17.10.24
Ingurumena
Gizartea
Gaur Maialen Calderon eta Marta Fernandez eskubaloi epaileei omenaldia egingo, 19:00etan, plazan

Ermuko Mikologiaren Lagunen Elkarteak antolatzen dituen jardunaldien XXXVII. edizioa ospatuko du aste honetan. Jarduerak igandean hasi ziren, Nafarroako karraskaletara egindako txango batekin. Programaren zatirik handiena gaur (osteguna), hilaren 17tik (igandea) 20ra (igandea) gauzatuko da. Mikologia ardatz duten estatuko argazkien lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude aste honetan Lobiano Kulturgunean.

Programak kirolari eskainitako eguna iragarri du gaurko. Horrela, gaur arratsaldean Maialen Calderon Duñabeitia eta Marta Fernandez Lafuente omenduko dituzte, Ohorezko Mailako eskubaloi epaileak, Euskal Federazioko kide eta ordezkariak. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan.

Bihar, ostirala, espezie jangarri eta toxikoei buruzko hitzaldia izango da. Pablo García Azkarate Bizkaiko Mikologia Federazioko presidenteak eta Pedro Castro Sánchez bertako elkarteko kideak hitz egingo dute. Emanaldia Lobiano Kulturgunean izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Igandean erakusketa bikoitza izango da; alde batetik, bildutako eta sailkatutako aleak erakutsiko dira eta, bestetik, ikastetxeetan egindako gaikako lanak. Gainera, dastatzea egongo da eta opariak banatuko zaizkie laguntzaileei.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik