Minbiziaren kontrako XI. Martxa Ermuan, urriaren 19an izango da

15.09.25
Erakundea
Gizartea
Elkarte antolatzaileak 3.100 elastiko-dortsal eskainiko 10€tan bakoitza

Urriaren 19an, igandea, Minbiziaren Aurkako Elkarteak gaixotasun horren kontrtako hamaikagarren Martxa egingo du Ermuan. Urte hauetan zehar gaixotasunaren ikerketari ikusgarritasuna eta laguntza ematea lortu duen ekitaldia da martxa. Aurten ere, martxak 3,4 kilometroko ibilbidea izango du eta gahienez 2 orduko iraupena izango duela aurreikusten da. Irteera 11:00etan emango da Orbe Kardinalaren plazatik.

Minbiziaren Aurkako XI. Martxa: izen-emateak irailaren 16tik hasita

Edizio honek 3.100 partaide izango ditu gehienez, eta interesa duten pertsonek irailaren 16tik aurrera eman ahal izango dute izena merkatu plaza ohian, zehazki, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Larunbatetan goizez 10:00etatik 13:00etara, elastiko eta dortsalak amaitu arte. Izena emateko unean, pertsona bakoitzak dortsala eta elastikoa jasoko ditu. Izena emateko kuota 10 €-koa da, eta bildutako dirua Andrea Sáez de Cámara Biobizkaiko ikertzailea buru duen "CAR-NK" off the shelf "immunoterapiari buruzko ikerketa-proiektura bideratuko da; hobekuntza berriak eta immunoterapia-perspektiba berriak birgaixotze edo erregogorreko minbizi hematologikoen aurka" ikerketa-proiektura.

Igandean horretan bertan Minbiziaren Aurkako XI. Martxan bildutako dirua Orbe Kardinalaren plazako ikerketaren buru den doktoreari emango zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik