Mozio bateratua aurkeztu dute hirigunean trafiko astuna murrizteko
Ermuko Udalean ordezkaritza duten bost udal taldeek mozio bateratua erregistratu dute gaur, irailaren 30ean egitekoa den Udalbatzarrean eztabaidatu eta onar dadin. Ekimenaren helburua da udalerriko hirigunetik igarotzen diren ibilgailu astunak mugatzea eta tona askoko trafikoak bizi-kalitatean eta bizilagunen atsedenean dituen ondorio kaltegarriei buruzko herritarren kezkari erantzutea.
Mozioak honako neurri hauek proposatzen ditu:
- Eguneko 24 orduetan, Urtia edo Goitondo industrialdera ez doazen ibilgailu astunak (3.500 kg-tik gorakoak) hirigunetik igarotzeko debekua.
- Urtia industrialdera doazen ibilgailuetarako ere murrizketa osoa proposatzen da (24 ordu).
- Goitondoko industrialdera doazenentzat, muga gaueko ordutegian aplikatuko litzateke (22:00etatik 08:00etara).
- Neurri honetatik salbuetsita geratuko dira zerbitzu publikoetako ibilgailuak.
Proposamen hau aldi baterako izango da, harik eta Ermuko Mendebaldeko Saihesbidea martxan jartzen den arte.
Udalbatzak mozioa onartzen badu, erabakiaren berri emango zaie Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura Sailari eta Garraio Sailari, bai eta Bizkaiko Batzar Nagusiei eta eragina izan dezaketen ondoko udalei ere.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik