Mugikor bidezko argazkigintza tailerra antolatu du Kultura sailak

10.04.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Lobianon emango da maiatzeko lau ostegunetan 18:00etatik 20:00etara

Ermuko Udaleko Kultura sailak herritarrentzako ikastaro berri bat antolatu du, zeina datorren maiatzean gauzatuko den Lobiano Kultur Gunean. Ikastaroa mugikorrarekin argazkiak egiten ikasteko tailerra izango da adinez nagusi direnentzat. Izen-emate orokorra 25 eurokoa izango da; ikasleek, erretiratuek, langabezian daudenek edo Gazte txartela dutenek, berriz, hobaria izango dute eta 22,5 euro ordainduko dituzte. Tailerra Lobiano Kulturguneko Ikus-entzunezkoen aretoan egingo da maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an.

Izen-emateak Lobiano Kulturgunean egin behar dira apirilaren 22tik aurrera edo plazak agortu arte. Plazak mugatuak dira eta gutxienez 6 pertsona interesatu behar dira taldea osatzeko eta tailerra egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.03.26
2027ko aurrekontuaren 250.000 euro zertan erabili erabakiko dugu ermuarrok

Parte-hartze prozesu berria hasiko da adin taldeen arabera herritarrok 2027ko aurrekontuaren %1 zertan erabili erabakitzeko
Imagen
12.03.26
‘Folkez Blai' lehiaketaren hogeita batgarren edizioa deitu du Kultura sailak

Taldeak aurkezteko epea martxoaren 15etik maiatzaren 15era da
Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu