Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

21.07.25
Imagen
2025eko Santixauetako txarangen jolasak Orbe Kardinala plazan | Juegos de txarangas de los Santiagos 2025 en la plaza Cardenal Orbe
Kultura eta Gazteria
Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak

Oraindik aste erdia geratzen da txupinazoa bota eta Santixau jaiei hasiera ofiziala emateko, baina festa usaina nagusi da jada Ermuan. Uztailaren 14tik 20rako asteak jarduera andana utzi ditu herrian, txarangen arteko jolasak, esaterako. Pepinoa, triatloia, harra, soka-tira, kuboak, abesti lehiaketa... gaztetxoak buru-belarri lehiatzen ari dira azken egunotan sari apartak irabazi asmoz, eta ikusmira handia sortu dute adin guztietako herritarren artean.

Norgehiagokak gaur astelehena, uztailak 21, amaituko dira playback lehiaketa ezagunarekin. 22:30ean hasiko da Orbe Kardinala plazan, eta jokoetan lortutako sariez gain, beste hiru sari eder lortzeko aukera izango dute parte-hartzaileek: 600, 300 eta 200 euroko diru-sariak eta garaikur bana, hain zuzen, lehenengo hiru taldeentzat. Nork eskainiko ote du ikuskizunik onena?

Jolasez gain, musikak ere tarte garrantzitsua izan du egun hauetan, batez ere San Pelaio plazan. Gatibu eta Los Zigarros taldeek jendetza erakarri dute euren abestiekin gozatzera, eta gau alaiak utzi dituzte ostiral nahiz larunbatean. Baina festa giroan murgilduta, kirolari heldu dioenik ere bada, eta ehunka pertsonak parte hartu dute Urko mendira igoeran, arku tiraketa saioetan, bizikleta jaitsieran eta xake partida azkarretan.

Lerro hauen ostean uzten dizkizuegu Santixauen aurreko asteak utzitako unerik onenak.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du