Musika eta festa nagusi asteburu honetan Ongarain

11.06.25
Kultura eta Gazteria
Auzoko jaiak ospatuko dira ostiral eta larunbatean eskolako jolastokian

Ongaraiko jaiak sasoi betean itzuli dira. Iazko udan 39 urtean lehen aldiz festa arrakastatsuak ospatu ostean, aurtengoan ere jardueraz beteriko asteburua antolatu dute Ongajai auzo elkarteko kideek.

Ospakizunak ostiral honetan, ekainak 13, hasiko dira Ongarai Eskolako jolastokian. 18:00etatik 19:00etara haurrentzako jolasak izango dira, eta ondoren, igel jokoaren txapelketa helduentzat. Battuere batukadak giroa alaituko du 19:00etatik 21:00etara, eta gauez hiru kontzertu izango dira gozagarri: Aiama, Makis 37 eta John Dealer & The Coconuts.

Ekainaren 14an, larunbata, jaien pregoiarekin hasiko da egitaraua 12:00etan, eta auzoko adinekoei eta jaioberriei omenaldia egingo zaie. 12:30ean, Irulitxa txarangak kalejira egingo du giroa berotzeko, eta 14:30ean herri bazkaria egingo da.

Lekim pailazoek jaiarekin jarraituko dute 16:30ean, eta 18:00etan Los Gavilanes mariatxien txanda izango da. Zuzeneko musikarekin jarraitzeko, 20:00etan Sapo y el Sello 80/90 hamarkadetako abestien bertsio taldea hasiko da. Ondoren, Mugi Panderoaren erromeria eta DJ Piratak jarraituko dute festarekin.

Ausartenek txirrindulari erronkan parte hartzeko aukera izango dute 01:45ean, San Pelaiotik Ongarairaino, aldapan gora bizikletan igoz, eta jaiak zapore onarekin amaitzeko, 02:45ean txokolatada herrikoia egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
14.01.26
‘Número de serie’ film laburra Lobianon aurkeztuko bihar

Alberto Muñoz-Fonseca ermuarraren azken lana; bihar 19:00etan
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu